Taldearen dinamika ez da egokiena, azken hilabetean faktore asko izan dira taldeak asteko lanarekin mantendu duen errutina ona bonbardatu dutenak; Hiru saio iraunkor, lesioei dagokienez zorte ona eta baja gutxi, baina badira jada, aste dezente dinamika hau ukitua dagoela: lehenengo taldeko bajak, ikasketak, lan-kontuak edota beste hainbat arrazoik, taldearen egunerokoan eragin dute lantaldearen errendimendua jaitsiz. Hala ere, inplikazio ona izaten jarraitzen dute eta daudenean, benetan egiten saiatzen dira.
Larunbatean erritmo eta talde koordinazio falta hori sumatu zen sobra ere; baikorra izan zen, hala ere, taldeak zoritxarrari nola egin zion aurre, eta Eñaut, Aitor, Alex edo Malkorra bezalako jokalariek, orain arte protagonismo handirik izan ez dutenak, ze nolako partida bikaina itxi zuten, pauso bat aurrera emanez eta arestian aipatu esaera egia bihurtuz: “nola entrenatu, hala jolastu”.
Aldarte honetan, taldeak espero baino hobeto jokatu zuen, baina ezer gutxi jokatzen zen partida bat izanda ere, Ibarrara arratsalde pasan etorri ez zen aurkari batekin egin zuen topo, eta bi atezainak balekoak izan ziren, ongi asmatu baitzuten momentu zailenetan ere .
Atsedenaldira binako berdinketarekin iristeak hiru puntuak Belabietan geratzeko zailtasuna islatzen zuen, baina okerrena iristear zegoen oraindik: bigarren zatiko laugarren minutuan jasandako golak alarma guztiak piztu baitzituen. Hala ere, arazo txikiagoekin denboraldiaren hasieran gertatzen zen moduan, taldea blokeatu beharren, erremontatzea bilatzen zuen taldearen bertsiorik onena ikusi zen: burua eta ordena erabiliz, pistan tresna guztiak jarri, defentsa ona, eraso ordenatua eta baloi geratuan kontzentrazio handiagoarekin egindako jokaldiak…, bisitarien atezainarengatik izan ez balitz, partida argiago ixteko aukera izango zuten.
Zortzi minuturen faltan, aurkari baten kaleratzeak eragindako gutxiagotasuna aprobetxatuz, Arrak 3-3koa egin zuen, eta minutu eskas bat pasatzerako, Zurik, trantsizio azkar batean, 4-3ra igo zuen markagailua, baina berriro zalantzak sortu ziren, erasotzeko eta saria galtzeko beldurra, hain zuzen, gure kirol honetan inoiz egin behar ez den akatsa. Tentsio handiko 10 minutu izan ziren, Marrock taldeak bere erasoak gogortu zituen bi pibot indartsu eta oso joko zuzenarekin, baina bi minutu falta zirenean, Zurik 5-3koa egin zuen eta ibartarren parrokian lasaitasun pixka bat zabaldu zen.
Alabaina, oraindik ere, sufritzen jarraitzea tokatzen zen, Torrelavegakoek atezain jokalariarekin eraso zuten, harmailetan zirrara handia sortuz; ibartarrak defentsa ordenatua egiten saiatzen ziren, baina bost falta izanda, intentsitatean zuhurrak izatea eskatzen zuen. Erlojuak bere bidea egiten jarraitzen zuen eta bost segundo falta zirela bisitarien atezainak 5-4ko azken emaitza egin zuen kanpotik egindako tiro indartsu baten bidez.
Bitartean, Laskorainek Zierbenari erraz irabazi zion (2-7), beraz, hamabost egun barru eskualdeko derbia ibartarrentzako erabakigarria izango da; porrota edota berdinketa bat eginez gero, garaipena Tolosarrentzat izango da. Lauburuk irabaziz gero, aldiz, lidergoa berreskuratuko luke, ligako azken jardunaldira arte dena airean utziz.
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LAUBURU MAHALA: Eñaut, Aitor (1), Josu, Colas (1), Alex. Zuri (2), Arra, Asier, Malkorra, Huici eta Colasek ere, jolastu zuten.
MARROCK C.D.: Diego Perez, David del Prado, David, David Pechero (1), Pedro. Raúl (2),Luis Danilo, Asier eta Raúl Javierrek ere, jolastu zuten (1).
GOLAK
1-0 MIN 8 Aitor
1-1 MIN 14 David Pechero
2-1 MIN 16 Colas
2-2 MIN 18 Raul
2-3 MIN 24 Raul
3-3 MIN 32 Arra
4-3 MIN 32 Zuri
5-3 MIN 38 Zuri
5-4 MIN 40 Raul Javier
EPAILEAK
JUAN CARLOS ASENJO OCAMPOS (Gipuzkoako Komitea)
JAVIER FLORES CAMPO (Gipuzkoako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
VERONICA DOS ANJOS (Gipuzkoako Komitea)