Lauburu K.E. Ibarra Mahalak berriro etxean jolastuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko apirilaren 8a

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak, aurreko asteburuan irabazi eta oraingoan berriro etxean jolastu beharko du, Kantabriako Marrock C.D. taldearen aurka. Partida gaur izango da Belabieta kiroldegian 18:00etatik aurrera.

Ligaren amaiera zirraragarria izaten ari da, titulua lortzeko faborito direnak, beren partidak irabazten ari baitira. Jardunaldi honen ondoren txapelketa eten egingo da astebetez, aste santuko oporrak direla eta. Itzuleran, txapelduna ezagutzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratuko, baina jakina, aukera hori izateko gaurko partida irabazi beharra dago.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoak, Zaldibiako pista zailean galdu bazuten ere, titulurako play-offean sartzeko aukerekin jarraitzen dute oraindik. Atzokoan final berri bat jokatu zuten Tolosan The Nest Zerbezeria-Hirukide Ikastetxea taldearen aurka; aurkari zuzena lehiaketa honetan. Liga arrunta amaitzeko bi jardunaldiren faltan, partida galdu egin du (5-1),beraz, taldea batere aukerarik gabe geratu da.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, emakumezkoak eta LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteak, asteburu honetan jokatuko dute, liga arrunteko beren azken partida. Bi taldeak lan bikaina egin dute, lehiaketa bigarren postuan amaituko dute-eta. Postu honek titulua lortzeko aukera irekiko die.

Olatzen neskak atzo Anoeta F.T. taldearen aurka neurtu ziren 4-6 irabaziz eta Mikelen mutilak gaur, larunbata, Donostiako Tecnum Ingeniaritza Eskolan jokatuko dute Erain taldearen aurka 10:30etik aurrera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!