Bizkaitarrak, 24 punturekin, sailkapen taularen hamahirugarren postua betetzen dute, jaitsieratik 3 puntura besterik ez, eta moratuengana hurbiltzen eginahalak egingo dituzte.
Bost norgehiagoka besterik ez dira falta lehiaketa amaitzeko eta Lauburu K.E., 21 punturekin jaitsiera markatzen duen Gracurris taldetik 7 puntura dago momentu honetan.
Ondorioz, Santurtzin jokatu beharreko partida hau irabaztea berebizikoa bilakatzen da; errioxar taldearen porrotak kategoria salbatuko lioke.
Taldea Santurtzira doa lehenbiziko itzuliko berdinketa hura ordainetan hartzea eta batezbestekoa lortzea; orduan ez zuten-eta, partida ona jokatu.
Aurreko asteburuan Belabietan, A.D. San Juan iruindarren aurka jasandako porrotaren ostean, ibartarrak hiru puntuak ekarri nahi dituzte Santurtzitik. Kantxa zaila da bisitatuko dutena; bertan, izen handiko garaipenak zein ustekabeko porrotak konbinatu izan dituzte.
Piparreroek denboraldiak markatutako helburura hurbiltzeko ilusioarekin doaz; etengabeko lesioek partida askori aurre egiteko garaian, izugarrizko eragina izan dute.
Hala ere, oso baldintzatuak egonda ere, ibartar talde gazte hau partida guztietan oso lehiakor agertu da, meritu handiko ezaugarria delarik, zalantzarik gabe.
AZPIKO TALDEEN PARTIDAK:
JUBENILEN OHOREZKO LIGA:
Lauburu K.E. Mahala – Marrock C.D.; Larunbatean 18:00etan, Belabieta kiroldegia. Ibarra.
1go TERRITORIALA:
The Nest Zerbezeria Hirukide Ikastetxea – Lauburu K.E. Aldaz Klinika”; Ostirala 22:05ean, Eskolapios kiroldegian. Tolosa
EMAKUMEZKOEN TERRITORIALA
Anoeta F.T. – Lauburu K.E.; Ostirala 21:30ean, Abraham Olano Kiroldegian. Anoeta
KADETEAK
Erain – Lauburu K.E.; Larunbatean 10:30ean, Tecnun Ingenieritza Eskolan. Donostia
INFANTILAK
Uzturpe Lauburu K.E. 2004 – Zarautz K.E.; Larunbata 12:00etan, Belabieta kiroldegian. Ibarra
LEK Mondrate – Uzturpe Lauburu K.E. 2003; Larunbata 10:15ean, Musakola kiroldegian. Arrasate