LAUBURU K.E. IBARRA MAHALAK ZIERBENA C.D.F. JASOKO DU

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko martxoaren 31

Garaipen bikaina Lauburu Aldaz Klinika emakumezkoen taldeak Idiazabal K.E. taldearen kontra lortu zuena; partida bakar bat ere galdu gabe sailkapenenean liderra da Idiazabalgo taldea. Norgehiagoka asteazkenean izan zen eta 2-1eko emaitzarekin amaitu zen. Olatzen neskak intentsitate handiarekin jokatu zuten eta merezitako garaipena lortu zuten. Emaitza honekin, taldeak bigarren postua ziurtatu du eta honek, tituluaren bila, finalaurrekoa jolasteko aukera emango dio. Ibarran izango da.

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Maila, txapelketan hondarrean dagoen Zierbena C.D.F. jasoko du. Partida gaur, larunbata, izango da Belabieta kiroldegian 16:15etik aurrera; eta ondoren, 18:30ean lehenbiziko taldeak partida erabakigarri bat jokatuko du Iruñeko San Juan taldearen aurka. Gaurko garaipenak datorren denboraldian Bigarren B mailan jarraitzeko aukera bermatuko lioke.

Denboraldi honetan Nazional mailako bi taldeak Belabietan batera ikusiko ditugun azken aldia izango da, talde bakoitzaren helburuen lehian, ibartarrak animatzeko aukera paregabea.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoak, aurreko jardunaldian garaipena lortu zuen eta atzo Zaldibian jokatu zuen partida garrantzitsu bat, Zaldibiako Tellatuberri taldearen aurka. Bere kantxan irabaztea oso zaila den taldea.

Lehiaketa amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira falta eta Txubelen mutilak hiru partida zailak dituzte aurrean. Lehenbiziko lau postuetako bat lortzeko borroka oso lehiatua da eta partida bakoitza final baten parekoa izango da.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA kadeteak ere aurreko jardunaldian irabazi egin zuten eta aste honetan atsedenaldia tokatzen zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!