Lauburuk derbiko garaipena berretsi nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 31a, 08:34
Pasa den igandean Donostian lortutako garaipenaren ostean, Lauburu K.E. Belabietara itzuliko da partida garrantzitsu bat jokatzera eta Monsen lortutako garaipena berrestera.

Aurrean, C.D. San Juan nafarra, ibartarrak ongi baino hobeto ezagutzen duten taldea. Hamaika aldiz neurtu dira elkarren artean eta ustekabean harrapatzea zaila izango da.

Momentu hauetan, moratuek jaitsieratik 7 puntura daude, baina horrek ez du esan nahi kategoria libratu dutenik, oraindik asko geratzen baita. Sei jardunaldi gogor denboraldia amaitzeko eta bertan, helburua lortzearen alde, talde guztiak %200 emateko prest.

Iruñako taldea zortzigarren postu eroso batean dago, bosgarren sailkatuetik soilik, 6 puntura. Denboraldiaren zati handienean taularen goiko postuetan egon da, puntako taldeen ondoan, baina urte hasieratik dinamika ezkor bat medio, jaitsiera nabarmena izan du.

Moratuek aldiz, aurreko asteburuan kanpoan lortutako garaipenaren ostean, hauspoa hartu dute eta azken partidei aurre egiteko animoso daude.

Beti bezala, urrezko hiru puntu horiek lortzen laguntzeko, berebiziko garrantzia izango da publikoaren presentzia.
Mikel Diestroren mutilak ongi entrenatu dute eta misterrak dion bezala, “partidako gogotsu” daude.

Neurketa larunbatean izango da, 18:30ean, Belabieta kiroldegian. Espero zaitugu!!!

GOAZEN LAUBURU K.E IBARRA!!

KLUBEKO AZPIKO KATEGORIEN KARTELERA

Gizonezkoen 1go Territoriala: Tellatuberri – Lauburu K.E. Aldaz Klinika; ostirala, 21:15ean Resti Frontoian. Zaldibia

Emakumezkoen 1go Territoriala:  Lauburu K.E. – Idiazabal K.E.; asteazkena, 20:30ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

Jubenilen Ohorezko Liga: Lauburu K.E. Mahala – Zierbena F.S.; larunbata, 16:15ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

Infantilak 2004: Orixe Ikastola – Uzturpe Lauburu K.E. 2004; larunbata, 12:00etan Uzturpe kiroldegian. Tolosa

Infantilak 2003: Uzturpe Lauburu K.E 2003- Arizmendi Eskoriatza; larunbata, 12:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!