Lauburu Mahalak ez du amore eman Gora Bilbao Redblue bisitatzerakoan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 28a, 12:04
Gazte oparoak 0-5 gailendu dira probintziatik kanpoko azken irteeran.

Ez Bilboko arratsalde ekaiztsuak ezta partidaren ordutegiak ere, ez zuen lortu ibartarrak arreta galtzea; aurkariari ez zioten inolako aukerarik eman nahiz eta hauek, ez ziren partidatik aldendu inongo momentuan eta era guztietara saiatu ziren.

Lauburuko Ohorezko Jubenilak, jardunaldi askoetan gertatu ez den bezala, La Peña auzoko Abuso kiroldegira lantalde osoarekin agertu ziren, 14 jokalari joan ziren Bilbora beroketaren ondorengo deialdia ixtera; eraikinaren egoera tamalgarriak eragindako itoginak zirela eta, aurreko partidak atzeratu eta 15 minutura gutxitu behar izan zuten beroketa denbora. Ez dirudi bizkaitar instituzioek pista erdialdean dauden hiru itogin handi horiek konpontzeko asmorik dutenik, nahiz eta egoera tamalgarri horrek lesio arriskua eragin dezaken eta baden, jada, lesio larrien aurrekaririk.

Guzti honekin hasi zen norgehiagoka, bere orduan, eta ibartarrak partidara sartu ziren esandako guztia gertatu izan ez balitz bezala: presio altua pista guztian zehar, baloiaren berreskuratze azkarra eta pixkanaka baloia ahalik eta ondoen erabiltzen saiatzen, aurkariaren defentsa indartsua ahultzeko bariante desberdinak bilatuz.

Sei minutu falta zirela, Alexek (partida ona jokatu zuen), lehenengo lerroan baloia ostu eta atezaina ustekabean harrapatu zuen 0-1ekoa eginez, arraseko tiro batekin. Ordurako jada, taldeak merezita zuen gola. Hiru minutu beranduago, Aitorrek kontra batean asmatu eta ibartarrak atsedenaldira 0-2koa eginda joan ziren.

Bigarren zatian partidaren erritmoa nozitzen hasi zen bertako taldea, beren errotazio motzean bisitarien presioa jasaten ari ziren, bai erasoan eta baita defentsan ere. Moratuek gaizki pasa zuten azken bisitan eta partida itxi nahi izan zuten, ondoren larri ez ibiltzeko. Hogeita seigarren minutuan Josuk, korner batean, tiro bortitz batekin hirugarren gola sartu zuen eta 32. minutuan Aierbek laugarrena egingo zuen bisitarien kontra azkar bat amaitzean.

Markagailua lasaitu zenean iritsi zen 0-5ekoa, azken gola izango zena jada; Aitorrek egin zuen, hilabete batzuen ondoren dobletea egitea lortu zuelarik. Gora Bilbao taldea azken bost minutu hauetan atezain jokalariarekin saiatu zen eta aukera ona izan zuen bigarren zutoinean, ibartarren nahasketa baten ostean, baina ez zuen sartzen asmatu; denboraldi osoan egindako esfortzuari eta aurrerapenari begira sari justua izango zen. Ibartarrek entsegua aprobetxatu zuten defentsa lantzeko eta bi aukera garbi izan zituzten bi baloi osten ondoren, baina jokoaren fase honetan duten esperientzia faltagatik ezin izan zuten abantaila handitu.

Klubak, igandeko partidarekin, asteburu magikoa itxi zuen: lehenengo taldearen garaipenarekin, bost jardunaldien faltan, jaitsieratik 8 puntura aldentzea lortu zen eta beste taldeen garaipenarekin berriz, filialak, emakumezkoak eta kadeteak lortutakoarekin, denboraldiko lehenbiziko plenoa egin genuen, momenturik onenean; infantilen bi taldeak elkarren aurka neurtu behar zuten eta plenoa ezinezkoa izango zen, baina norgehiagoka atzeratu beharra izan zuten, ostirala martxoak 31n jokatuko dutelarik. Atzerapen honek eta beste talde guztiek irabazi izanak garaipenak besterik ez kontatzea ahalegindu zuen.

Denboraldi amaiera dator, liga arrunteko kategoria bakoitzean apirilaren amaiera eta maiatzaren hasieran bukatuko da; kanteraren errendimenduarekin zein gorputz teknikoarekin oso gustura egonik, garai honetan eta lehenengo lantaldearen egoera zailagatik klubak jarraian izan dituen arazo guztiei aurre egin ondoren, kategoria desberdinetako taldeak titulurako Play-Off-an postua lortzeko lehian daudela iritsi gara azken esprinta honetara.

Zorionak denoi!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

GORA BILBAO REDBLUE: Ander, Gonzalo , Peio, Eder, Borja. Alvaro, Unai Garcia, Unai La cruzek ere, jolastu zuten.

LAUBURU MAHALA: Odei, Zuri, Alex (1), Liher, Arra. Aierbe (1), Colas, Malkorra, Josu (1), Aitor (2) eta Gurruk ere, jolastu zuten.

GOLAK

0-1 MIN 14 Alex

0-2 MIN 17 Aitor

0-3 MIN 26 Josu

0-4 MIN 32 Aierbe

0-5 MIN 35 Aitor

 EPAILEAK

IMANOL EGIA (Bizkaiko Komitea)

JULEN HERRERO (Bizkaiko Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

ASIER PRIETO (Bizkaiko Komitea)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!