Lauburu K.E. Ibarra Mahala Bilbora joango da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko martxoaren 25a

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Bizkaiko hiriburura joango da asteburu honetan, Gora Bilbao Redblue taldearen aurka jokatzera. Partida, La Peña auzoan dagoen Abusu kiroldegian izango da, gaur, larunbata, 20:30etik aurrera. Ordutegi hau dela eta, moratuen espedizioa Belabieta kiroldegitik 17:45ean abiatuko da.

Txapelketako etenaldi berri honen ostean, berriro bertan sartzea tokatzen da, ligako tituluaren lehian jarraitzeko. Bost jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta tartean, oporrak direla eta, beste etenaldi bat. Gauzak horrela, partidaz partida, hirunaka gehitzen joan beharko da, azken jardunaldietara irabazteko aukerekin iristeko. Azken hiru jardunaldi hauetan estropezu txikiena ere, garesti ordaindu beharko dugu.

Juananen mutilak, helburuak lortzeko bidean, bere aldetik duten guztia jarriko dutela ziur gaude.

Klubeko beste taldeei dagokienez, hirurak garaipena eskuratu zuten aurreko asteko jardunaldian eta ondorioz, beren txapelketako goiko postuetan kokatuta jarraitzen dute.

Jardunaldi honetan, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak, atzo bertan jokatu zituzten beren partidak. Olatzen neskak Tolosara hurbildu ziren Teep Samaniego Orixe Tolosaldea taldearen aurka jokatzera 0-7 irabaziz, eta Txubelen mutilak, Donostiako Inter “Eder Kafetegia” taldea jaso zuten Belabietan eta 3 puntuak lortu zituzten 6-3ko emaitzarekin.

Azkenik, Mikelek entrenatzen dituen LAUBURU K.E. IBARRA-ko kadeteak, gaur neurtu dira Tolosan Hirukide Eskolapioak taldearekin. 11:00etan izan da eta 1-8 irabazi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!