Guadalajarara hiru puntuen bila

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko otsailaren 18a

Laugarren sailkatua bisitatuko du Lauburuk, C.D. Escuelas Ciudad Guadalajara, bertako Udal kiroldegian, 20:00etan.

Talde honek 34 puntu pilatu ditu eta lehenengo hiru sailkatuen inguruan dabil, zelatan; hutsegiterik txikiena aprobetxatuko du sailkapen taulara gehiago hurbiltzeko.

Mantxako talde honen dinamika oso ona da, hots, azken bost partidetatik lau irabazi ditu eta azken jardunaldian, Zierbenaren etxean, berdinketa lortu zuen.

Ibartarrak oraindik ez dute etxetik kanpora garaipena lortu, baina merituak pilatzen ari dira eta edozein egunetan iritsi daitekeela pentsatzera eramaten gaitu. Kontuan hartu behar da, lantaldea, lesionatu kopurua dela eta, murriztua dagoela, baina moratuek beti aurrez joan dira partidetara eta talde gazte honetan balio handiko gauza da. Mikel Diestroren mutilak ilusio handienarekin abiatuko dira, hiru puntuak ekarri eta sailkapenean postuak eskalatzen hasteko.

Taldearen animoa ona da eta partida jokatzeko ordua iristeko gogoarekin dago, halaxe dio behintzat Mikel Diestro entrenatzaileak: “larunbata iristeko irrikaz”.

Erizaintzako kontuei dagokienez, beste aldetik, azpimarratu behar da, betea jarraitzen badu ere, Zumeta, agian, deialdian sartuko dela, bi hilabete parte hartu gabe egon ondoren. Nourdine azken momentura arte zalantza izango da, oineko arazoak baititu.

 AZPIKO KATEGORIAKO PARTIDAK:

Jubenilen Ohorezko Maila:

Lauburu K.E. Mahala – Laskorain K.E.; larunbata 17:30ean,  Belabieta Kiroldegian. Ibarra.

Emakumezko Seniorra:

Lauburu K.E. – Anoeta F.T.;  ostirala 20:30ean Belabieta kiroldegian. Ibarra.

1go Probintziala:

S.D. Euskalduna Andoaindarra – Lauburu K.E. Aldaz Klinika; ostirala 20:30ean, Allurralde kiroldegia. Andoain.

Kadeteak:

Lauburu K.E. Ibarra – Inter Fachadas Gipuzkoa; larunbata 13:00etan, Belabieta kiroldegian. Ibarra.

Infantilak:

Uzturpe Lauburu 2004 – Erain 1-2 ESO; larunbata 12:00etan, Belabieta kiroldegian. Ibarra.

SUMMA Aldapeta – Uzturpe Lauburu 2003;  larunbata 12:00etan, Aldapeta. Donostia

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!