Lauburu K.E. Ibarra Mahala derbiaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 18a, 10:02
LAUBURU K.E. IBARRA MAHALAk Tolosako Laskorain K.E. jasoko du, ko-liderra sailkapenean, zirraragarria izango den derbia jokatzeko. Partida gaur larunbatean jolastuko da Belabieta kiroldegian, 17:30ean.

Aurreko bi norgehiagoketan gertatu den moduan, bi taldeen afizioak harmailak betetzea espero da, eta emaitza edozein izanda ere, areto futbolak irabaziko du.

Sailkapenak erakusten duena da, bi taldeen arteko berdinketa erabatekoa dela; 16 jardunaldi igaro ondoren, bi taldeak 14 garaipen eta bi porrota izan dituzte. Honek sailkapeneko lehenbiziko bi postuetan kokatzera eramaten ditu, 42na punturekin.

Ibarrako taldean izango diren bajak partida egunera arte zalantza sortuko dute. Lehenengo taldearen egoera zailaren ondorioz, jubenil taldetik hainbat jokalarik (ohikoez aparte) igo behar izan dute lehenengoarekin entrenatzera, horrela astean zeharreko sesioak osatu ahal izateko. Lesionatutako batzuek nola eboluzionatuko duten ikusi ostean erabaki beharko da nork bidaiatu beharko duen Guadalajarara Derbia galduz.

Honetaz aparte, taldea ongi entrenatzen jarraitzen du eta egoeraz baliatuta, bertan kadete batzuk sartu dira; hauetako batzuk lehiaketan debuta egin dute jada, sentsazio oso onarekin gainera.

Beste aldetik, kategoria probintzialeko seniorren bi taldeak, atzo ostiralean jokatu zituzten beren partidak.  Neskak 3-0 irabazi zuten Anoeta F.Tren aurka eta 1. probintzialak 1-4 Andoainen jokatutako partidan.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen 1go Mailak, Andoainen jolastu zuen S.D. Euskalduna taldearen arka; garaipenez garaipen play-off postuetara hurbiltzen ari dira eta bolada on horrekin jarraitzeko asmo irmoarekin bidaiatu zuten.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, emakumezkoen Liga, Anoeta F.T. taldearen aurka neurtu zen Ibarran; aurreko jardunaldia liderraren aurka 2-1 galdu ostean, (ibartarrak garesti ordaindu zuten egindako akats gutxi) oraingoan garaipenaren bila joan ziren.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA kadeteak, garaipenak pilatzen doaz eta sailkapeneko bigarren postuan finkatzen. Gaur 13:00ean Donostiako Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurka jokatuko dut Belabieta kiroldegian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!