Lauburuk partida bikaina jolastu badu ere, ibaiertzean geratu da berriro 4-3

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 13a, 11:18
Ibarrak porrota berri bat jasan zuen Castellóko Segorbe bisitatzera joanda. Ez zen beste porrota bat gehiago izan; talde honen ezaugarrietako bat partida bakoitza borrokatzea da, zorte txarrari aurre eginez mila bider. Zorte txarra, lesio mordoagatik, baina hala eta guztiz ere, markagailuan bi aldiz aurreratzea lortu zuen talde gazte honek, kategoriako aurkaririk onenetako baten aurrean. Alabaina, beste behin ere, zorteak ez die ibartarrei lagundu, inoiz amore ematen ez duen taldeari entzungor egin zion.

Deialdia osatzeko arazo handiak izan ziren; Aitzol, gure kapitaina ere, bere kideen laguntzaile moduan joan zen (bloke moratuan norainoko konpromisoa dagoen erakusten du). Egoera horrela, Lauburuk jokatu behar zuen kantxan, azken jardunaldian Zierbenak galdu zuen kantxa bera zen. Jubeniletik hartutako bost jokalariek hartu zuen parte Lauburuko lehenengo taldean eta hori, gutxienez, poza emateko nahikoa arrazoi bada.

Jokoak emandako 40 minutuetan gertatutakoari buruz, hauxe: partida hasieran bertako taldea goitik presionatzen hasi zen, moratuek beren lerroak atzeratzen zituztelarik, honela, baloi osten bidez kontretan ateratzeko asmoz. Baloiaren jabetza bertakoek bazuten ere, aukerarik garbienak bisitariek sortzen zituzten. Minutuak aurreratu ahala, ibartarrak presioa igotzen joan ziren, defentsa Castellókoen kantxa erdian bukatzeraino. Momentu hauetan izan zen arratsaldeko lehenbiziko gola, Beñatek egina; bertakoen area inguruan baloia ostu eta gurutzatutako jaurtiketa bortitz batekin Pablo menderatu eta markatu zuen.

Ibartarrak erosoago ikusten ziren kantxan eta honek hurbiltze arriskutsuak ekartzen zituen. Hauetako batean, Andoni Carlosenak, bera eta Nourdinen artean landutako konbinazio bikain baten ostean, aukera garbia izan zuen. Gauzak honela, 0-2koa iristea denbora kontua zela ematen zuen, eta halaxe izan zen: Segorbek ateratako korner baten ostean izandako baloi oste batekin etorri zen. Tantoa Nourdinek egin zuen, Saldisek egindako pase bikain batez baliatu eta ate hutsera bota zuenean. Ibartarren asmatze maila ikusita, bertako entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan zuen. Etenaldi honek, eragina izan zuen Segorbekoengan, jokoaren dinamika osoa aldatuz. Bertakoek posesioaren lanketan asmatzen hasi ziren, Zuhaitzen ateraino iristea eragin zuena. Hurbilketa horietako batean iritsi zen abantaila txikituko zuen gola; Jacobok egin zuen korner baten ostean. Atsedenaldirako bi minutu geratzen ziren eta bertako taldea berdinketaren bila hasi zen buru belarri. Alabaina, urgentzia hauek aprobetxatzen jakin izan zituen Lauburuk, gainera, partidan sartuta egon zen momentu oro. Aurkarien aldeko bandako sake batean, Andoni Carlosenak Segorbeko jokalari bati baloia ostu eta karrera bikain bat egin ondoren Pablo menderatu zuen, 1-3koa eginez, 4 segundo besterik falta ez zirela. Gehiagorako denborarik ez zen izan eta Ibartarrak aldageletara errenta polit batekin abiatu ziren. Hori bai, bigarren zati luzean zehar, babestu beharreko errenta.

Bigarren zatian Castellókoek erasoan zentratu ziren, abantaila ahalik eta azkarren gutxitzeko helburuarekin. Ondorioz, Lauburuk bere lerroak atzeratu behar izan zituen, arriskutsua izanda ere, baina bigarren zatian ez da lehenbizikoan bezainbesteko indarra izaten eta geroz eta gehiago kostatzen zen Segorbekoen eraso bortitzak geratzen. Bertakoek beren erasoak pibotaren joko onean oinarritzen hasi ziren, honela, Zuhaitzen atean arrisku-egoerak biderkatuz. Hauetako batean, defentsan izandako desdoitze batek eraginda iritsi zen 2-3koa; berriro Jacobok egin zuen. Segituan, kolpea jasateko denbora handirik izan gabe, iritsi zen berdinketaren gola. Hau Danielek egin zuen, bisitariek faltatzat hartu zuten baloi oste baten ondorioz; epaileek ez zuten horrela ikusi eta markagailua tabletan geratu zen, partida bukatzerako 10 minutu falta zirela.

Kiroldegia leporaino, bere jokalariak momentu oro animatuz, bertako taldeak inertzia logiko hori esfortzu handirik gabe ezarriko zutela zirudien, baina ibartarrek, beste behin ere, heldutasun bikaina erakutsi zuten: baloiaren inguruan indartu ziren eta hiru arrisku egoera ere, sortzeko gai izan ziren; Pabloren lanari esker markagailuak berdinketan jarraitu zuen.

Minutuak pasa ahala, nekea geroz eta gehiago eragiten hasi zen. Partida berdinketarekin amaituko zela zirudien, baina ez. Segorbekoek aurreratzea lortu zuten markagailuan lehenbiziko aldiz, ibartarren area hertzetik ateratako falta batean alderatze batez baliatu eta sartu zuten.

Moratuek jasandako desgaste izugarri horrek merezi zuen azken esfortzua eta Mikelek bosteko jokoa jarri zuen kantxan. Alta, indarrak gutxitzen ari ziren eta moratuek, honelako egoeretan sortu izan dituen arrisku-egoerak sortzeko aukerarik ez zuten izan. Honela, partidaren amaiera iritsi zen, sentimendu eta sentsazio guztiak nahaspilatuta.

Ibarrako lantalde gaztearen denboraldiak, desertuko ibilaldi bat dirudi askotan, baina moratuek badakite neurketa bakoitza bukaeraraino lehiatu dutela eta honen froga, emaitzetan dago: azken bolada hau osatzen duten porrotek gol bakarreko aldearekin izan dira. Alabaina, sailkapena estutzen ari da eta puntuatzeko urgentziak agertzen hasiak dira. Datu hau lasaitasunez azpimarratzen dugu, ez gaudelako norabide aldaketa bat eskatzen duen egoera batean, kanpoko hainbat faktorek Mikelen taldeari etenaldi bat emateko kontuan baizik. Horrela, lana jokalari gehiagorekin egiteko. Honi, moratuek erakutsi duten hobetzeko izpiritua gehitzen bazaio, nahikoa faktore bada Lauburuk etorkizunari baikor aurre egiteko. Hasiera batean, bigarren itzuli honetako lehenengo lau jardunaldietan, Lauburu neurtuko den lehenbiziko bost sailkatuen inguruan, Ibarrak Guadalajara bisitatuko du datorren astean. Talde hau sailkapeneko laugarren postuan dago eta lehiaketa guztian zehar erakutsi du talde egonkorra dela bere kantxan. Orain arte egin dugun moduan, Lauburu Mantxara joango da garaipena etxera ekartzeko ilusioarekin eta ardura guztiarekin. Azken bidaietan inguruan ibili dugun garaipena. GOAZEN LAUBURU!!!!

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

SEGORBE C.D. F.S.: Pablo, Jose, Jacobo (2), Pedro (1) eta Daniel (1). Salvador, Luis, David, Diego, Daniel Braian eta Jorgek ere, jolastu zuten.

 

LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Ioritz, Agus, Beñat (1) eta Andoni Carlosena (1). Nourdine (1), Javi Saldise, Asier Aierbe, Andoni Aguirrezabala eta Xabier Arranzek ere, jolastu zuten.

TXARTEL HORIAK: Jacobo (SEGORBE C.D. F.S.).

 

GOLAK

0-1 MIN 2 Beñat

0-2 MIN 11 Nourdine

1-2 MIN 18 Jacobo  

1-3 MIN 19 Andoni Carlosena

2-3 MIN 28 Jacobo

3-3 MIN 29 Daniel

4-3 MIN 38 Pedro

 EPAILEAK

Gonzalo, Beltrán Beltrán (Valentziako Komitea)

Samuel, Gabalion Rico (Valentziako Komitea)

 

KRONOMETRATZAILEA

Albert, Ruiz (Valentziako Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!