Lauburu K.E. Ibarra Mahalak kanpoan jokatuko du berriro

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 11a, 08:38
Oraingoan LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Kantabriara joango da Marrock C.D. taldearen aurka neurtzera, sailkapeneko laugarrena, hain zuzen. Partida gaur, larunbatean jokatuko da, 16:30ean Torrelavegan. Ordutegi hau dela eta, taldeak goizean abiatu beharko du Torrelavega inguruan bazkaldu eta neurketara ahalik eta baldintza onenen iristeko. Beraz, autobusa goizeko 10:30ean aterako da Belabieta kiroldegitik.

Taldeak garaipen boladarekin jarraitzen du, baina seriotasun handiarekin jokatu beharko du oso erraz jarriko ez dion aurkari gogor honen aurka jokatzerakoan. Lehenbiziko itzulian, jada, ibartarrak Kantabriako kantxan utzi behar izan zituzten hiru puntuak eta itzulerako partidan berriz, lan asko egin ondoren geratu zien puntuak Belabietan.

Lehenengo taldearen egoerak ere, ez du laguntzen; Arrak eta Asierrek Segorben jokatu beharko baitute Bigarren B Nazionalarekin, eta Andoni, Agus eta Peña gehituta, guztira bost jubenil izango baitira deialdian sartu direnak. Egoera honi Huiciren lesioa gehitu behar zaio eta Josuk entrenatzeko arazoak izan dituela minagatik. Azken jardunaldietan asko errepikatzen ari den egoera, zoritxarrez, eta azkenean eragina izango duena. Jubenilen Ohorezko Mailan berriro Alvaro igoko da kadete mailatik eta denen artean hiru puntuak gehitzen saiatuko dira, taularen goiko aldean egoten jarraitzeko.

Emaitzen dinamika bikainarekin jarraituz, beste jardunaldi batez, kategoria probintzialeko taldeak garaipena eskuratu zuten euren partidetan.

Atzo ostirala, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen 1go Maila, Power Rangers K.E. 1986 taldearen aurka neurtu zen, sailkapeneko hondarrean dagoena, hain zuzen.

Gaur, 15:30etik aurrera, Idiazabalgo Zelaa kiroldegian, emakumezkoen ligako LAUBURU ALDAZ KLINIKA taldea, sailkapeneko liderra den Idiazabal K.E. taldearen aurka neurtuko da. Lehia handiko partida izango da.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteen taldeak, bihar igandea, 11:00etatik aurrera Erain taldea jasoko du Belabieta kiroldegian. Talde honek, ibartarren atzetik, hirugarren postua betetzen du sailkapenean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!