Lauburu K.E. Ibarra Segorbera doa (Castelló) Viveros Mas de Valero taldearekin neurtzera

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 11a, 08:29
Partida zaila izango da Lauburuk larunbatean Segorbeko Udal Pabilioian jokatu beharko duena, arratsaldeko 5:15ean.

Gure jokalariengan eraginik ez izatea espero dugun bidai luzeari zailtasun bat gehiago gehitzen zaio: Santurtziren aurka egindako norgehiagokan hiru puntuak eramaterik lortu ez, baina etxean puntu horiek eskuratzeko ohituera duen talde baten aurka jokatzea. Gainera, harmailetan biltzen diren jarraitzaile ugariren babesa izaten du talde honek.

Segorbekoek, egun, taulako bosgarren postuan daude, baina atzetik Debabarrena Concepto Egile eta Sala Quinto ditu, puntu bakar baten aldearekin.

Azken finean, tartean kategoria handiagoko taldeetan jokatu duten hainbat jokalari ditu eta ongi landutako taldea da.

Ibartarrak, pasa den larunbatean Zierbena boteretsuaren aurka kantxan jarritako esfortzu guztiaren ostean, garaipena posible dela ziurtasuna dute eta ilusioarekin doaz neurketara.

Alabaina, erizaintzatik ere badira albiste txarrak, lantalde erdia lesionatuta baitago. Xabi eta Aitzol, aste honetan ere, ez dira jokatzeko baldintzetan egongo. Andonik atzo mina hartu zuen entrenamendu saioan eta nola eboluzionatzen duen ikusi beharko da; Josebak ezin du bidaiatu eta Endika eskuetan egindako ebakiez ez da osatu oraindik. Gainera, minez dauden jokalari gehiago ere, badira. Egoera honek, partida honetarako deialdira bost jubenil sartzea behartzen du. Castellóra bidaiatu beharko dute lehenengo taldearekin.

Mikel entrenatzaileak aurreratzen zigun moduan: “kontzienteak gara, hainbeste baja izanda ere, taldeak lehiatu dezakela; beste egoera zailetan ere, ez da eragozpena izan eta jokalariek hazten jarraitzeko balioko du”.

Espero dezagun moratuei bidai luzeak ez eragitea eta duten indar guztia erakustea neurketan, hain urrun jokatuta ere, etxetik kanporako lehenbiziko hiru puntuak eskuratu ahal izateko.

AZPIKO KATEGORIAKO PARTIDAK:

Jubenilen Ohorezko Maila:

Marrock C.D.  - Lauburu K.E. Mahala; Larunbata, 16:30ean Vicente Trueba kiroldegia. Torrelavega.

1go Probintziala:

Lauburu K.E. Aldaz Klinika - Powers Rangers 1896; Ostirala, 21:00etan Belabieta kiroldegia. Ibarra.

Emakumezkoen Territoriala:

Idiazabal K.E. - Lauburu K.E. Ibarra: Larunbata, 15:30ean Zelaa kiroldegian. Idiazabal

Kadeteak:

Lauburu K.E. Ibarra - Erain; igandea, 11:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra

Infantilak:

Zarautz K.E. - Uzturpe Lauburu 2004; larunbata 09:00etan Antoniano kiroldegia. Zarautz.

Uzturpe Lauburu 2003 - LEK Mondrate; larunbata 12:00etan Belabieta kiroldegia. Ibarra.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!