Lauburu K.E. Ibarra Mahala Zierbenara doa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 4a, 09:48
Asteburu honetan LAUBURU K.E. IBARRA MAHALAk Zierbena C.D.F. bisitatuko du, sailkapeneko hondarrean dagoena. Partida gaur, larunbata, izango da Zierbenako udal kiroldegian 17:30ean.

Pasa den jardunaldian erraz irabazi ostean, taldeak hazte prozesuarekin jarraitu beharko du partida hauetan, zeinak, hasiera batean errazak ematen badute ere, kantxan zaildu daitezke kontzentrazioarekin eta disziplinarekin lehiatzen ez bada.

Une hauetan taldea ongi ari da entrenatzen eta jokalari guztien partehartzea garrantzitsua izaten ari da neurketa guztietan, Juanan Rodriguez entrenatzaileak burutzen dituen errotazioei esker.

Larunbat honetako neurketarako, taldeak hainbat kadeterekin kontatu beharko du, lehenbiziko taldea, lesioak direla eta, egoera larrian dagoenez, Jubenilen Ohorezko Mailako zutabe diren batzuk eramango baititu, Bigarren B Nazionaleko deialdian sartu eta Belabietako neurketa zailari aurre egiteko; Euskadin momentu honetan dauden bi klub garrantzitsuenen arteko neurketa izango da.

Egun, doikuntza hauek konpentsatzeko badira jada, lau jokalari Jubenilen Ohorezko Mailarekin ohituraz entrenatzen dutenak. Gurruk denboraldiaren hasieratik egiten du, Javi Ayerbe, Alvaro Alonso eta Iker Zubelzu berriz, gabon ondoren sartu ziren dinamika honetan.

Talde probintzialak bolada onean daude, garaipen garrantzitsuak lortuz eta beren ligan lehenbiziko postuetara hurbilduz. Asteburu honetako jardunaldian hiru taldeak atzo, ostirala, jokatu zituzten partidak. Lauburu Clínica Aldaz, gizonezkoen 1go maila, Tolosako Iurre taberna-Tolargi taldea bisitatu zuen, 1-2 ko emaitza lortuz, partida amaitzeko 34 segundu falta zirenean penalti bikoitza gauzatu ondoren, sailkapeneko lehenbiziko postuetara hurbiltzeko balioko dien derbi garrantzitsuan. Emakumezkoen taldeak, Trintxerperen aurka garaipen garrantzitsua lortu ostean, Samaniego Orixe Tolosaldearen aurka jokatu zuen eta garaipena lortu zuen (7-2). Eta azkenik, kadeteen taldeak Arantzazuko Ama ikastola taldearekin atzeratua zuen partida jokatu zuen (4-1) beste garaipena lortuz. Arratsaldean gertatuko denaren zain, hirutik hiru gure taldeentzat.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!