Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldeak bigarren itzuliari Zierbena liderra bisitatuz hasi zuen, eta bertan berdinketa baliotsu eta txalogarri bat lortu zuen. Lehenengo postuan kokatzen diren taldeen aurka egindako azken lau neurketetatik hirutan puntuatu du; zein dinamika onean dagoen erakusten du honek.
Tafallakoek harrobi sendoa dute eta bertatik lortzen duten lantaldea gaztea da baina esperientzia handikoa. Ramon Navarro, Ibarrako aulkian egon izanagatik ezaguna denak gidatzen du taldea denboraldi honetan.
Ibarrakoak, azkenekoan, Pinseque taldearen kontra ikuskizuna eskaini zuten Belabieta kiroldegian. Aste honetako atsedenak, ukituta zeuden jokalari asko berreskuratzeko ongi etorri bada ere, jokalariek duten animo altuan eraginik ez izatea espero dugu eta partida zaila honetatik etxetik kanporako hain desiratuak diren lehenbiziko puntuak ekartzea espero dugu.
Misterrak, Garmen izan ezik (muskulu bikiaren hausturatik osatzen doa) jokalari guztiak izango ditu prest partida honetarako. Zumeta ere, deialditik kanpo geratzen da, abenduaz geroztik orkatilako arazoak dituelako. Aitzol berriz, azken unera arte zalantza izango da hankeko zaintiratu bat medio, baina astelehenean entrenatu eta asteartean atseden hartu ondoren, jokatzeko gai izango da ziurrenik. Zalantzarik gabe bertan egongo direnak, Euskadiko selekzioarekin Espainiar txapelketa jolastu duten Andoni eta Agus dira.
Azpiko kategorien partidak:
Jubenilen Ohorezko Maila:
Lauburu K.E. Ibarra Mahala - Gora Bilbao Redblue. Larunbata 19:15h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
1go Territoriala:
Lauburu K.E. Aldaz Klinika - C.D. Mondrate. Igandea 11:30h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
Emakumezkoen Territoriala:
Trintxerpe C.D. - Lauburu K.E., ostirala 20:00h.en Donibane kiroldegia. Pasai Donibane
Kadeteak:
Lauburu K.E. - Hirukide Eskolapioak, igandea 10:00h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
Infantilak:
Uzturpe Lauburu K.E. 2003 - Uzturpe Lauburu K.E. 2004, larunbata 12:00 Belabieta kiroldegia. Ibarra