Lauburu K.E. Ibarra Mahalak Gora Bilbao jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urtarrilaren 26a

Erkidegoen sub-19 kategoriako selekzioen aurretiko fasea zela eta astebeteko beste geldialdi bat egin ostean, LAUBURU IBARRA MAHALA-k txapelketa berrartuko du Gora Bilbao Redblue taldea jasoz. Partida larunbatean 19:15ean jokatuko da, Belabieta kiroldegian.

Bigarren itzuli honen hasierako jarraitutasun falta honek Juananen jokalarien errendimenduan eraginik ez izatea espero dugu, izan ere, berriro lidergoa lortuta oso aurkari motibatuen aurka jokatu beharko baitute. Gora taldearen aurkako azken neurketan ikusi zen, ibarrakoek zailtasun handiak izan zituzten garaipena eskuratzeko garaian.

Klubeko beste taldeei dagokienez, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, 1go Mailako gizonezkoak, Villabonan lortutako garaipen garbiaren ostean, Arrasateko C.D. Mondrate taldea jasoko dute, egungo liderra sailkapenean. Partida igandean jolastuko da, 11:30ean Belabieta kiroldegian.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoak aldiz, Donibanera urbildu beharko dira larunbatean 20:00etatik aurrera Trintxerpe C.D. taldearen aurka jokatzeko, hau ere, egungo liderra emakumezkoen txapelketan.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteak igandeko goizeko 10:00etan, Tolosako Hirukide Eskolapioak taldea jasoko du Belabieta kiroldegian. Azpimarratu, Mikelen mutilak pasa de jardunaldian, Summa Aldapeta taldearen aurka lortutako garaipena.   

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!