Lauburuko kanterak Euskadi elikatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urtarrilaren 20a

Gure klubeko azpiko kategoriek berri onak ematen jarraitzen dute. Pasa den astean Euskadi ordezkatuz, Sub-16 kategoriako txapelketara bertako hiru jokalari Valdepeñasera (Ciudad Real) joan zirela ospatu bagenuen, aste honetan, Gasteizen, asteburu honetan bertan jokatuko den Espainiako Sub-19ko txapelketara aurkeztuko den selekzioa, Lauburuko lau jokalariek osatuko dutela ospatu behar dugu.

Hautatutako lau jokalariak hauexek dira: Agustin Garmendia eta Andoni Agirrezabala, lehenengo taldekoak eta Ander Zuriarrain eta Iñaki Peña, Ohorezko Jubenilen Mailakoak.

Gainditzea oso zaila izango den mugarri bat ezarri dugu; guztira zazpi hautatu izateak, selekzio hauetara jokalarien ekarpena egin duten talde guztien aurretik kokatu da Lauburu. Klubak gertaera hau garaipen bikoitza gisa ospatu behar dela ulertzen du. Alde batetik, Bigarren B Mailako liga zorrotz honetan, lantalde gaztearen aldeko apustua egin izana berresten da; eta bestetik, oraindik pozgarriago dena: Ibarrako kantera, gure komunitate osoan onartutako erreferentea dela.

Txapelketari dagokionez, Euskadik, ostiralean, hilak 20an, Balear Irlak konbinatua izango du aurrez aurre, Abetxuko kiroldegian. Biharamunean, larunbata 21, Nafarroaren kontra jokatu beharko du, Ibaiondon 13:00etan; eta amaitzeko, Galiziaren kontra, igandean, eraikin berean 12:00etan.

Klubaren ohiko jarduerari dagokionez, ez dagoela geldirik esan genezake, gure bi talde nagusiek aste honetan atsedena badute ere, pasa den asteartean klubeko atezainentzat bereziki zuzendutako entrenamendua burutu zen. Bertan, kadete, jubenil eta senior taldeen atezainek hartu zuten parte. Lehenengo taldeko entrenatzaileak zuzendu zuen entrenamendua eta onuragarria izan zen partehartzaile guztientzat.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!