Aurretiazko fase honetan, Euskadiko selekzioak honako selekzio hauen kontra jokatu beharko du: Extremadura, urtarrilaren 13an; Gaztela Mantxa, urtarrilaren 14an; eta Kanariar irlak, azken egunean, torneoari amaiera emanaz.
Kluba izugarri pozten da deialdi hauekin, azpiko kategorietan gure teknikoek egiten duten lan bikaina berretsi baino ez duelako egiten. Gure jokalariei eta selekzioa osatzen duten beste guztiei munduko zorterik onena opa diegu eta Mantxako lurretan emaitza bikaina lortzea desio dugu.