Egoera honekin orain arte gertatutakoaren analisia egiteko aukera ematen du; guztiak guztien kontra jokatu dutenez, bai etxean eta baita kanpoan ere, balorazioa zehatzagoa izan daiteke. Gure taldea, pasa den larunbatean C.F.S. CASTRO URDIALES taldearen aurka 5-2 irabazi ondoren, sailkapenean merezitako bigarren postuan kokatzen da. Kantabriakoak, ibartarretik 3 puntura egonik, segidan lau garaipen eginda aparteko motibazioarekin zetozen Ibarrara; talde hau joko ona erakusten ari da eta ligaren hasieratik hona egin duen hobekuntza nabaria da.
Gure gazte oparoak ere, eboluzionatzen doaz; egia da, liga hasieran erakusten zuten joa galtzen joan direla, gehienbat aurkarien bilakaerarengatik, baina egia da ere, jardunaldiak aurrera doazen heinean, ibartarren jokoa geroz eta ordenatuago dela eta nahiz eta lantaldea oso gaztea izan (lehenbiziko urteko 7 jokalari eta kadete bat izaten dira deialdietan), asteak pasa ahala, pistan geroz eta finkatuagoak ikusten direla.
Zenbakiak hor daude: 69 tantoekin, gol gehien sartu dituen taldea da, eta kontrako 27 golekin, gol gutxien jasotakoa. Laskoraingo gure bizilagunek zenbaki hauetatik oso gertu daude eta hiru puntuko aldearekin lehenbiziko postuan kokatuta daude; tolosarrak denboraldi bikaina egiten ari dira, hainbat denboraldi batera jolastu duen lantalde egonkor bat dute eta txapelketan lehiatzeko duten aukeretan geroz eta gehiago sinesten dute.
Beraz, ez badira gauzak okertzen, ligako bigarren zikloa beste 14 jardunaldiekin osatuko dugu eta tituluaren lehia, Castro baztertu gabe, Tolosaldean bertan emango dela esan genezake.
Gure taldeari dagokionez, sailkapenean dugun egoerak ez ditu denboraldi hasierako helburuak aldatzen; lehentasuna Bigarren B Nazionaleko taldea elikatzea da, beharrezkoa den guztiarekin, eta aldi berean, gazte oparoen formakuntzan sakontzea, ahalik eta ondoen. Denbora izango da, azken sprintera zein egoeretan iristen garen ikusteko eta orain klubak bigarren planoan dituen beste aukera batzuk baloratzen hasteko.
Castroren kontrako partidari dagokionez, berdintasuna ikusi zen, atsedenaldira 2-0ekoarekin joan zirelarik, baina taldeak, hainbeste aukera sortzeko gai izanda, jokaldiak amaitzea lortzeko lan ugari egin behar izan zuen aipatu zatian.
Bigarren zatian, Castrok bere defentsa indartu zuen eta ibarrakoek minuturik okerrenak pasa zituzten. 3-1 eta partidako 30. minutua izan zen momenturik txarrena, baina denbora aurrera zihoan heinean, aurkariak geroz eta gutxiago sinesten zuen erremontatuko zuenik eta partida ixten joan zen, nahiz eta gorritxoak atezain jokalariarekin saiatu ziren azken segundora arte.
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LAUBURU MAHALA: Odei, Zuri, Aitor (1), Colas (1), Josu (1). Alex, Malkorra (1), Arra, Gurru (1) eta Liherrek ere, jokatu zuten.
CASTRO URDIALES C.F.S.: Aritz, Pedro, Alexis, Ivan (1), Kevin. Alvaro, Sergio, Andoni, Gonzalo (1) eta Mikelek ere, jokatu zuten.
GOLAK
1-0 MIN 2 Colas
2-0 MIN 19 Malkorra
3-0 MIN 29 Gurru
3-1 MIN 30 Ivan
4-1 MIN 38 Josu
4-2 MIN 39 Gonzalo
5-2 MIN 40 Aitor