Lauburu Mahala, urtea ongi bukatzera

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko abenduaren 16a

Urteko azken jardunaldia gainean dugu, Jubenilen Ohorezko Mailaren kategoriako txapelketaren liga erdia beteko duena. LABURU IBARRA MAHALA-k Castro Urdiales taldearen bisita jasoko du larunbatean; arratsaldeko 18:30ean izango da Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Ibarrako taldeak aurreko jardunaldian jasandako porrota gainditu beharko du eta lanean jarraitu astez-aste, norbanakoen eta taldearen aurreratze prozesuan.

Gainera, kontuan hartu behar da, Castro Urdiales taldea hirugarren sailkatua dela, Lauburu Ibarra Mahalatik hiru puntura, eta Ibarrara garaipenaren bila etorriko direla; garaipenak lehenbiziko hiru postuetako lehian sartuko lituzkela jakinda.

Ziur gaude, aste guztian zehar gorputz teknikoak eta jokalariak egindako lanaren ostean, animoa berreskuratu izango dutela eta Castrokoen aurrean guztia emateko prest aterako direla.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, 1go Mailak, asteburu honetan The Nest Zerbezeria-Hirukide Ikastetxea taldearen aurrean jokatuko du, txapelketa honetan ikusiko diren hainbat derbietako batean. Urtea txapelketaren goiko aldean finkatuko dituen beste garaipen batekin ixteko asmoarekin aterako dira gureak.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteak, atzeratu behar izan zuten partida aurreko larunbatean jolastu eta irabazi ondoren, larunbat honetan 13:00etan Anoeta Herri ikastola liderra jasoko dute Belabieta kiroldegian; talde hau garaiezina da oraingoz, beraz, aukera bikaina izango da gazte ibartarrentzat, urtea garaipen batekin amaitzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!