Lauburu Mahalak menderaezin jarraitzen du Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko abe. 5a, 12:24
Torrelavegako Marrock-en aurrean garaipen berri bat gehitu du (3-1)

Jubenilen Ohorezko Mailak ibilbidea zalantzakor hasi bazuen ere, garbi dago pixkanaka doitzen doala eta jardunaldiz jardunaldi geroz eta zirrara handiagoko partidak eskaintzen dizkiola ikusleari; hau denontzako da ona, baita taldearentzat ere, jardunaldiz jardunaldi aurreratzen baitute.

Kantabriako taldea, orain arte ibartarrari puntuak ostu dizkion bakarra zen eta holaxe iritsi zen Belabietara. Fisikoki talde sendoa da, baina gure kirol honen funtsetik urrun dago; hala ere, kategoria hau ez dago apaindura gehiegietarako eta jarrera on bat eta fisikoki maila handiago bat izatea nahikoa da lehiatzeko eta atsekabea sortzeko.

Gure mutilak ere, ez daude onenean. Zazpi taldek lehiatzen duten multzo honetan 6 garaipen (itzuli oso bat) eskuratu badituzte ere, taldea defentsan sendo, baina erasoan zailtasunak erakusten ditu eta hori, neurri batean, txapelketaren hasieran erakutsi zuten joa dela eta, aurkariek bere atearen inguruan espazioak ixteko duten joeragatik da.

Hau esanda, aurreko asteko gidoia errepikatu zen nolabait: markagailua ez zen ireki lehenbiziko zatiaren bukaera arte, Liherrek amaitutako konbinazio on baten bidez egindakoa; 1-0ekoarekin abiatu ziren aldageletara, norberaren proposamenak doitzeko asmoz.

Bigarren zatian Torrelavegakoek anbizio handiagoko defentsa bat jarri zuten jokoan, bertan, gure gazte oparoak erosoago sentitzen zirelarik; espazioak aurreikusiz eta hainbat alditan aurkariaren atera iritsiz, baina zehaztasun handirik gabe askotan. Hogeita hirugarren minutuan, trantsizio azkar batekin, Josuk 2-0ekoa egin zuen eta 32. minutura iritsi behar izan zuten lasaitasuna emango zien gola sartzeko: Arrak egin zuen bandako sake batean.

3-0ekoaren ondoren aurkaria, partidara lotzeko presionatzen hasi zen eta arriskuak hartzen, ibartarrek, batzuetan, okerreko interpretazioa egiten zutelarik; honela, partidaren azken txanpara iritsi ziren eta bisitariek atezain-jokalaria atera zuten, baina ez zuten arrisku handia sortzeko aukerarik izan; ibartarrek hainbat baloi berreskuratu bazuten ere, ez zuten Torrelavegakoen ate hutsean sartzen asmatzen. Amaierarako bi minutu falta zirenean, Ismaelek, kanpoko jaurtiketa batekin, Kantabriakoentzat ohorezko gola izango zena sartu zuen eta partidaren behin betiko emaitza finkatua geratu zen.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALA: Odei, Gurru, Alex , Arra (1), Liher (1). Zuri,Colas, Aitor, Josu (1)  Malkorra, Huici,  eta Eñautek ere, jolastu zuten.

MARROCK C.D.: Diego, David, Javier, Ismael, Asier.  Blas, Christian, David, Raul, Raul Javier, Luis Danilo eta David del Pradok ere, jolastu zuten.

 

GOLAK

1-0 MIN 18 Liher

2-0 MIN 23 Josu

3-0 MIN 32 Arra

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!