Lauburuk puntu bat gehitu du defentsak nagusitu ziren derbi batean (0-0)

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko abe. 5a, 09:49
Intentsitate handiko partida izan zen, igandean Elgoibarko IMH eraikinean jokatutakoa; kantxan nagusitu zen parekotasunarekin batera, intentsitatearen tonika gailendu zen norgehiagoka guztian zehar. Markagailua ez bazen mugitu, Zuhaitz eta Endika, ibartar atezainen lanarengatik izan zen neurri handi batean, Debabarrenak bere eraso-jokoan egindako makina jaurtiketa alderatzen jakin izan baitzuten.

Lehenbiziko zatian etxeko taldeak pista erditik urrunagoko defentsarekin probatu zuen, ongi landutako bakarkako defentsa aldaketekin erabiliz; Lauburuk berriz, bere euste-lerroa marra banatzailearen inguruan finkatu zuen, eta handik aurrera, bakarkako defentsa landu zuen. Partidaren pisua eta arrisku sentsazio handiagoa norgehiagokaren zatirik luzeenean etxeko koadroari egokitu zitzaion. Hala ere, Lauburuk, bere defentsa lan bikainarekin jakin izan zuen hori arintzen.

Jokoaren lehenbiziko minutuetan Debabarrenak distantzia erditik egindako jaurtiketekin amaitu zituen sortutako arrisku egoera batzuk, eta hauek gainditu ondoren, ibartarrak kantxan egokitzen hasi ziren, Jota Arreguik gidatutakoen defentsa-lanak aurreikusiz. Minutu hauetan Ibarrakoek hainbat egoera izan zituzten erasoan baina benetako arrisku-egoerarik sortzen asmatu gabe. Aurrerapen honi Debabarrenak bere defentsan egindako aldaketa batekin erantzun zion, bakarkako defentsarekin hasi zirelarik. Aldaketa honekin parekotasuna iritsi zen berriro eta lehenbiziko zatia arrisku-egoera garbirik gabe amaitu zen.

Bigarren zatia berdintsu hasi zen, bi taldeak beren defentsa gailendu nahian, eta baloiaren jabetza etxeko taldearen esku denbora gehienean; Lauburuk defentsan indartzen jakin zuen, behar zenean sufritzen ere bai, eta horrek partidaren amaierara irabazteko aukera handiekin iristeko aukera eman zion.

Ez ziren aukera garbi asko egon bigarren zati honetan, baina IMH-ko harmailetan golaren zirrara sentiarazi zuten hainbat jokaldi amaiera bai, Endikak eta ibartar defentsak ekidin zituztelarik guztiak. Asier Aierberen ekarpena azpimarratu nahi dugu; lehenbiziko urteko jubenila izanik, jokoaren minutu luzeetan jolastu zuen defentsarako gaitasun handia erakutsiz, baita tentsio handiena zegoen momentuetan ere. Talka Debabarrenaren aldeko aukera garbi baten ostean amaitu zuen: 25 segundo faltan eta 10 metrotik egindako jaurtiketa Endikaren atearen zutoina ukituaz pasa zen. Azkenik, azpimarratzekoa izan zen, norgehiagokan zehar gailendutako kiroltasuna; lehia intentsitatearekin eta joko garbiarekin bideratu baitzen.

Laburbilduz, partidak irakurketa baikorra egitea eskatzen du, lan serioa eta ordenatua egin zelako; bisitarien azalean, berezko merituz lortutako postu gorenetan dagoen taldeari aurre egiteko balio izan zuen partidak. Orain gure lan-ildoan jarraitzea tokatzen zaigu, horrelako norgehiagoketara benetan irabazteko asmoekin joateko. Puntu honek aurrerapauso txiki bat suposatzen du eta honen ondoren Belabietan atzoko emaitza berrestea tokatzen da, Alfaroko Graccurrisen aurka garaipena lortuta. Aste honetako jai-eguna direla eta, aste bitxia izango da datorren hau, baina Lauburuk, Alfredo Hualdek gidatuta, astearte arratsaldez entrenatuko du, ohiko ordutegian eta ostegunean berriz, goizez. Klubetik Graccurris taldearen aurkako partida ikusgarriaz gozatzeko deialdia egiten diogu afizioari. GOAZEN LAUBURU!!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

DEBABARRENA CONCEPTO EGILE: Mikel, Asier, Gabriel, Mikel eta Xabier. Montxi, Cristian, Javi eta Oierrek ere, jolastu zuten.

LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Carlosena, Andoni Zumeta, Xabi eta Agus. Aitzol, Nourdine, Javi Saldise, Garmen, Asier Aierbe eta Endikak ere, jolastu zuten.

 

TXARTEL HORIAK:Endika, Andoni Zumeta, Aitzol eta Joseba Balerdi (bi aldiz) (LAUBURU K.E. IBARRA).

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!