Zierbena 5-1eko emaitzarekin erori zen Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko aza. 28a, 09:49
Lauburu Mahala, Jubenilen Ohorezko Maila eta Zierbena, bizkaitar taldearen artean egindako partida ez zen oso parekatua izan. Piparreroek deialdi osoa aurkeztu bazuten (10 jokalari gehi bi atezain), Arkaitz Sisniega, Txubasek gidatutakoek pistako sei jokalari gehi bi atezainekin egin behar izan zieten aurre partidari; jokalari falta, hala ere, ez zen partida serio eta ordenatua ez aurkezteko aitzakia izan. Hutsean mantendu zuten beren atea lehenbiziko zatiaren azken minutura arte, aldageletako bidea hartu aurretik Arrak, bi gol jarraian egin zituen arte.

Lehenengo zatian piparreroek ez zuten aurkariaren defentsa ordenatua erasotzen asmatzen eta bitartean, hauek, baloia ostea lortzen zuten kontraerasoan ateratzeko. Hala ere, Eñauten atea kikiltzea lortu ezinik geratzen ziren, honek lan bikaina egin baitzuen.

Bigarren zatian, bi minutuetara beste gola iritsi zen, urrutiko falta batean Arrak desbideratu eta bisitariaren atezaina ustekabean harrapatuz 3-0ekoa egin zutenean. Honek, Txubasen mutilei, erreakziorako aukera asko zaildu zien, baina hala eta guztiz ere, partidari aurre egiten jarraitu zuten eta defentsan lerroak igotzen zituzten; etxekoen minuturik onenak iritsi ziren orduan, espazioak ongi interpretatuz eta aurkariaren atera askotan iritsiz.

Hogeita zazpigarren minutuan, Liherrek zuzen kudeatutako kontraeraso batean, Aitorri pasa eta honek 4-0ekoa egin zuen; Hiru minutu beranduago Alexek berriro markatu zuen. Emaitza gehiago gizentzeko haina aukera izan zituzten, eta ez bazen tartea handiagotzea lortu, bisitarien atezainak eta defentsak egindako lanagatik izan zen.

Juananen mutilak partidaz gozatzen ari ziren une horretan, denboraldian zehar minutu gehien pilatuta dituzten jokalariek bigarren plano batera pasa ziren, ezohikoenak protagonismoa bereganatzen zutelarik. Zierbena berriz, kokildu ordez, atezain jokalariarekin eraso zuen eta piparreroek defentsa lan egokia egin zuten markagailua igotzeko aukeraren zain. Azken segundora arte ez zen mogitu ordea.

Okertutako falta bat eta denbora-markagailua zeron zegoela lortu zuten galipoek ohorezko gola: baloiak langan jo, norabidea aldatu eta atean sartu zen, bozina jotzen zuen bitartean. Sari justua bisitarientzat; aurretik markatzea merezi zuten, baina egunez egun hazten doan Eñaut batekin egin zuten topo eta ezin izan zuten; denboraldi guztian partida oso bat jokatzen duen lehenbiziko aldia izan zen eta nota onarekin itxi zuen, etxekoentzat berri ezin hobea delarik.

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALA: Eñaut, Zuri, Malkorra, Josu, Arra (3). Liher, Aitor (1), Alex (1), Gurru, Huici y Colasek ere, jolastu zuten.

ZIERBENA C.D.F.: Alvaro, Marcos, Xabier, Sergio, Jorge.Ismael y Asierrek ere,jolastu zuten.(1)

 

GOLAK

1-0 MIN 19 Arra

2-0 MIN 19 Arra

3-0 MIN 23 Arra  

4-0 MIN 27 Aitor

5-0 MIN 30 Alex

5-1 MIN 40 Asier

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!