Puntuen beharra duen Santurtzi F.S. jasoko du Lauburuk

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko aza. 25a, 12:17
Iruñean San Juan C.D. taldearen aurrean gutxiengatik galdu ondoren, moratuek Santurtzi F.S. taldea jasoko dute Belabietan, 16:30ean.

Bizkaitarrak konpetizioan azkenak dira une hauetan baina horrek ez du partida erraztuko. Mikel Diestroren mutilak egoki ulertu beharko dute partida, bi ahoko arma bilaka daitekeelako.

Azken jardunaldian, esateko, Pinseque F.S. taldearekin batera lidergoa duen Zierbena F.S. ahalguztidunaren kontra 3-4 estu batekin erori zen, etxean.

Ezkerraldeakoek urte asko daramatzate kategoria honetan lehian, eta denboraldi honen aurrean, hainbat aldaketa burutu dituzte, bai lantaldean eta baita aulkian ere.

Lauburuk dinamika ona darama etxean jolastean, puntuak Ibarran geratzen baitira; kanpoan jolastean, partida onak burutzen badituzte ere, puntuak eskuratzea kostatzen ari zaie, hainbat arrazoi medio. Etxean indartsu agertzea da gakoa, hala ere, eta kategoriako partida guztiak bezala, gauzak oso ongi egin beharko dira garaipena lortu ahal izateko.

Aurkariek ere ez dute hain erraz oker egiten eta kategoria parekatu honetan edozein izan daiteke, baita txapelketako oilarrei ere, irabazteko eta estu hartzeko gai.

Denboraldi honetako tonika mantenduz, Mikel pozik agertzen da taldearen entrenamenduekin eta hori jokalari gazteen aurreratzea ikusteko oinarrizkoa da.

Afizioa, ezinbesteko pieza da Belabietan; bere taldea bultza eta airean eman beharko du bihar arratsaldean garaipen garrantzitsu batetara.

 

LAUBURU K.E. TALDEEN KARTELERA:

1go Territoriala: Inter “Eder Kafetegia”- Lauburu K.E. Aldaz Klinika; Igandea 12:00etan Mons kiroldegian. Donostia

Emakumezkoen Territoriala: Lauburu K.E. Ibarra - Idiazabal K.E.; Ostirala 20:45ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

Jubenilen Ohorezko Maila: Lauburu K.E. Mahala - Zierbena F.S.; Larunbata 18:30ean. Belabieta kiroldegian. Ibarra

Kadeteak: Erain-Lauburu K.E.; Larunbata 10:30ean, Teknun eraikinean. Donostia

Infantilak: Uzturpe Lauburu K.E. 2004- Zarautz K.E;  Larunbata 10:30ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

Infantilak: LEK Mondrate-Uzturpe Lauburu K.E. 2002; Larunbata 11:30ean Musakola kiroldegian. Arrasate

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!