Lauburu Mahalak Zierbena jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko azaroaren 24a

Hamaikagarren jardunaldia izango da Jubenilen Ohorezko Mailako mutilentzat eta larunbatean jokatuko da, 18:30ean, Belabietan. Zierbena C.D.F. taldea jasoko dute, zazpi punturekin sailkapeneko seigarren postua betetzen duena.

Aurreko asteko partidan egoera zailak gainditzeko ikastaro azkarra pasa eta garaipena lortu ostean, Juananek gidatutako jokalariek, norbanakoen zein taldearen hazte prozesuarekin jarraitzen dute.

Larunbat honetan aurrera egiteko aukera berri bat izango dute, aurkariek, sailkapenean atzetik joanda ere, ez dizkielako gauzak erraztuko. Sailkapenean liderrak izateak aurkariak gehiago motibatzen ditu, arriskutsuak bilakatuz.

Lehenengo Mailako LAUBURU ALDAZ KLINIKA taldeak berriz, ostiraleko partidarekin beste garaipen bat lortu zuen; hamabost punturekin sailkapenean zazpigarren postua betetzen du eta aurrera doa. Bolada bikainarekin jarraitzeko aukera izango du igandean, 12:00etatik aurrera, Donostiako Inter “Eder Kafetegia” taldearen aurrean. Sailkapenean azken postuan dago talde hau.

Emakumezkoen ligan, LAUBURU ALDAZ KLINIKA taldeak ere garaipena lortu zuen aurreko jardunaldian eta zazpi punturekin sailkapeneko hirugarren postua betetzen du, Idiazabal K.E. talde liderretik bi puntura. Aste honetan Idiazabalgo talde hau jasoko dute Belabietan.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA, Kadeteak, aurreko jardunaldian atsedena eginda, larunbatean, goizeko 10:30ean, Erain taldearen aurka jokatzeko Donostiara mogitu beharko dute.

Klubeko taldeentzat asteburu betea izango da, eta azpimarratu nahi dugu, 2.B Nazionalak zein Jubenilen Ohorezko Mailak Belabietan jokatuko dutela larunbat arratsaldean. Ikuskizuna eta emozioa ziurtatua egongo da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!