Galtzen hasi eta irabazten amaitu du Lauburu Mahalak, estreinakoz denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko aza. 22a, 08:32

Ibartarrak galtzen ari ziren, 2-0 atsedena aurretik eta 3-2 hiru minutu faltan.

Kirol honek, pista itxietan denbora geratuarekin jolasten diren kirol guztiek duten aberastasuna du, hau da, klimari, lurrari edota beste hainbat faktoreei begira, baldintza egonkorrak ditu. Honek, ikuskizuna lehertzea eta ikuslearen pultsazioak azkartzea eragiten du askotan; beste kiroletan ez bezala, hemen ikusten ari denagatik azkartzen dira pultsazioak, ez kolore batzuengatik sentitzen den pasioagatik, eta askotan, adrenalinaz beteta, gizakiak formak galdu eta ahozko biolentzia erabiltzen du. Hori, kasurik onenean.

Gure ikusleak inguruko jendea eta senitartekoak dira, noski, eta izugarria da, begiekin ikusten dutenekin bihotza azkartzen zaiela nabaritzea, eta ez iparra galtzen dutelako, nahiz eta baloia teilatutik zintzilik pasa partida guztia.

Bilboko La Peña auzoko Abuso kiroldegian horrelako zerbait gertatu zitzaien Gora Bilbao Redblue eta Lauburu K.E. taldeak aurrez aurre ikustea inguratu ziren ehun bat afizionatuei. 3-6ko emaitzarekin amaitu zen partida, horietako bost gol azken bost minutuetan sartu zirelarik: Gorak 3-2koa egin zuen tarte horretan, markagailuan aurreratuz eta ondoren gure beste lauak etorri ziren, azkenekoa, Zurik, Arraren pase batekin, (berriro partida bikaina itxi zuen azken honek) bozina jo baino segundo bat aurretik sartu zuelarik.

La Peña auzokoek, lehenbiziko itzuliko partidatik hona, asko hobetu dute; partida hartan Belabietan gol asko jasan behar izan zuten, baina orduan esandakoa berretsiz, emaitza ez zen errealitatearen isla izan. Azken bi hilabete hauetako lan teknikoa begi-bistakoa da, orain ordenatuago daudela igarri baita. Ibartarrak berriz, hazte prozesu gogor batean murgilduta daude, etorkizuneko erronkak bermatuko dituen potentzial kolektiboa lortzeko lantaldearen orekaren bila. Entrenatzaileak honela ikusarazi zien partidaren amaieran: “gaurkoa bezalako partida asko behar ditugu, non gure erreakzio gaitasuna garatu eta jokoaren zailtasunei aurre egiteko aurkariak paretaren kontra jarriko gaituen”.

Taldeak emaitzaren zoritxarraren aurrean erreakzionatzen jakin izan zuen, erronkari aurre egiteko patxada hartu; 2-0ekoaren ondoren, lehenbiziko zatia amaitzeko 3 minutu falta zirenean bakarrik egon zen motel xamar, nahiz eta aulkian ikusten zen desordenagatik hutsartea eskatuta zegoen. Aldageletara joateak lasaitasuna ekarri zuen berriro, lehenbiziko zatian egindako lan bikaina berretsiz eta balio izan ez zuenari irtenbideak bilatuz; protagonistak egin zuten beste guztia: Zurik, gainkargatik aurreko astean egindako atsedenalditik bueltan, lau aldiz sartu zuen baloia; Arrak eta Colasek azken hiru minutuetan 3-4koa eta 3-5ekoa egin zuten, partida bero-bero zegoenean eta bozinak markagailua itxi aurreko segundoan izan zen 3-6koa, Billabonako gazteak sartu zuen eta partidako bere laugarren gola izan zen.

Klubak Gora Bilbao Redblue taldea zoriondu nahi du jokatutako partida bikainarengatik, etorkizunean poz handiak jasoko dituztela ziur gaude.

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

GORA BILBAO REDBLUEAnder, Unai La Cruz (1), Alvaro (1), Ibon, Borja. Asier, Arkaitz, Ander, Unaik ere, jolastu zuten (1). 

 
 

LAUBURU MAHALAEñaut, Zuri (4), Aierbe, Arra (1), Aitor. Liher, Alex,  Colas (1), Malkorra,  Gurru y Odeik ere, jolastu zuten. 

GOLAK

1-0 MIN 13 Unai

2-0 MIN 17 Alvaro

2-1 MIN 28 Zuri

2-2 MIN 31 Zuri

3-2 MIN 35 Unai

3-3 MIN 37 Zuri

3-4 MIN 37 Arra

3-5 MIN 39 Colas

3-6 MIN 40 Zuri

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!