Lauburuk San Juani egingo dio bisita Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko azaroaren 18a

“Partida berezia izango da larunbatekoa, kategoriako talderik onenetako baten aurka jokatuko dugu”. Hauxe zioen teknikari moratuak ligako hurrengo hitzorduari buruz.

Mikel Diestrok gidatutako taldeak A.D. San Juan bisitatuko du. Norgehiagoka 18:00etan hasiko da Iruñeko San Jorge auzoko Donibane eraikinean.

Irteera berri honek helburua garbia duela dio misterrak: “gehitzen joatea eta etxetik kanpora lehenbiziko garaipena lortzea da garrantzitsua”. Nafarroan irabazteak taularen goiko postuei begira jartzeko aukera emango luke, multzo horren liderrak direnek lagunduz.

Mikelen aburuz, “taldea dinamika onean dago, azken hiru partidetan balizko 9 puntuetatik 7 lortu ditugu”. Emaitza hauek Lauburu KE Ibarra sailkapeneko seigarren postuan kokatzen dute, 13 punturekin.

Lesio kontuetan nabarmentzekoak direnak, Xabier, alde batetik, azken bi asteetan abduktoreetan mina sentitzen duelako eta Ioritz eta Javi, bestetik, aurreko larunbateko partidan jasandako kolpeengatik ezin izan dutelako entrenatu. Ikusi egin behar nola osatzen diren baina ziurrenik bietako bat deialditik kanpo geratuko da. Joseba ere ez da deialdian sartuko, lan-kontuek bidaiatzera eraman dutelako.

Nafarrak oso ezagunak eta ohiko aurkariak dira ibartarrentzat aurredenboraldiko partidatan; esperientzia handiko lantaldea da, aurten indartu egin dena gainera, hiru fitxa berriekin. Jokatzeko era ibarrakoekin zerikusirik ez du baina biak defentsa on batean oinarritzen dira. Iaz taulako hirugarren postua lortu zuten, eta honekin, kopa jokatzeko aukera. Taldearen osaketa ikusita meritu handia dute. Gaur egun, moratuen atzetik daude puntu bakar batez.

Iruñera irteera, 15:15ean izango da Belabieta kiroldegitik.

AZPIKO TALDEEN KARTELERA:

  • Jubenilen Ohorezko Maila: Gora Bilbao Redblue - Lauburu Mahala. Larunbata 18:30 h.

  • Gipuzkoako 1go Territoriala:  Lauburu Aldaz Klinika – Cecilia fruta denda Kebab Lasarte.  Ostiralen 20:30 h. Belabieta kiroldegia. Ibarrra

  • Emakumezkoen Gipuzkoako Territoriala: TEEP Samaniego Orixe Tolosaldea – Lauburu Aldaz Klinika. Ostirala 20:45 h.  Uzturpe kiroldegia. Tolosa

  • Kadeteak: atsedena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!