Lauburu Mahalak Gora Bilbao Redblue izango du aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko aza. 17a, 12:44
Bigarren buelta honetan izango den irteera luze bakarra; Jubenilen Ohorezko Maila Bilboko La Peña auzora joan beharko du, 18:30etik aurrera Gora Bilbao Redblue taldearekin neurtzera. Talde hau beteranoa da kategoria honetan, sailkapenean bosgarren postua betetzen du eta Zierbenarekin berdinketa eginda dator partidara.

Ibartar gazteak, Laskorainekin puntuetan berdinduta, sailkapenean lidergoa dute berriro aurreko larunbatean Valle del Ebro errioxar taldeari irabazi ostean. Partida hark, hainbat jardunaldietan aurkituko dutenaren ideia izateko balio dezake: oso atzean babesten duten eta kontrara ateratzeko akatsen bila joaten diren aurkariak. Aurreko larunbatean taldeak, egoera horri aurre egiteko, pazientzia eta jokoaren kontrola erakutsi zuen; seguruenik, asteko entrenamenduetan Juananek joko mota hori nabarmenduko zuen.

Jokalari, tekniko eta afizioaren espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da, larunbatean, 15:30ean.

Klubeko kirol informazioarekin jarraituz, lehenengo mailan, Lauburu Aldaz Klinika, gizonezkoen taldeak, aurreko jardunaldian Legorretan 1-6 garbi batez irabazi ostean, ostiralean 20:30ean, jokatuko du partida Belabieta kiroldegian Cecilia fruta denda Kebab Lasarte taldearen aurka.

Lauburu Aldaz Klinika, emakumezkoen taldeak 1-2 galdu zuen Trintxerpe liderraren aurka. Ibartar jokalariek golen aurrean ez asmatzeak, emaitza hobea lortzea ekidin zuen. Ostiralean 20:45ean jokatuko dute derbia Tolosako Uzturpe frontoiean, TEEP Samaniego Orixe Tolosaldea taldearen aurka.

Azkenik, kadeteak atsedena izango dute aste honetan. Aurreko jardunaldian 1-9ko garaipen garbia lortu zuten Hirukide Eskolapioak taldearen aurrean eta sailkapenean bigarren posizioa betetzen dute, Anoeta, liderrak baino partida bat gutxiago jokatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!