Ganorazko partida jokatu zuen Lauburu Mahalak

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko aza. 15a, 09:06
Gazte oparoak 3-0ekoarekin gailendu ziren Errioxar taldearen aurrean

Lehenengo taldearen derbi zoragarria, 5-0eko garaipena eta klubeko talde guztien argazki-saio atseginaren ondoren, Jubenilen Ohorezko Mailaren unea iritsi zen; bigarren itzuliari hasiera eman behar zion, lehenbiziko jardunaldian atseden hartu eta gero.

Aurkaria, C.D. Valle del Ebro, Errioxako taldea, Zierbenari 6-0 irabazita zetorren partidara; lehenbiziko jardunaldian, gureak han jokatu zutenetik, hobetzen joan direla argi ikusten da honekin.

Piparreroak aldiz, lehenbiziko bueltaren ostean ezin dute ustekabearen faktorea kontuan hartu, beste taldeek, Juananek gidatutako lantaldearen joa ekiditeko, norgehiagokak kontserbadore eran planteatzen dituzte gaindituta geratu gabe.

Hau guztiarekin hasi zen partida, errioxarrak 9 metroetan sartuta eta gipuzkoarrak pazientziaz eta ordenarekin posizio-erasoa lantzen, trantsizioetan ustekabean harrapatzeko aukerarik gabe; Eñaut Zumetak, bitartean, kategorian debuta egin zuenak, atea babesten lan zuzena egin lehenbiziko zatian.

Hamazazpigarren minutura arte ez zen tantorik ikusi. Colas eta Liherren artean egindako jokaldi batean, azken honek, aurkariaren atera jaurti ostean egin zuen lehenengo tantoa; Lauburukoak izandako pazientziak emaitzak eman zituen eta honek atsedenaldira abantaila txiki horrekin iristeko aukera eskaini zuen.

Aldageletatik bueltan, berdin: errioxarrak itxita, etxekoek zirkulazioren batean ustekabean harrapatu nahian; gureak, markagailua zulatu nahi eta momentuaren bila. 29. minutuan estrategiaren emaitza ikusi zen: Josuk, korner batean 2-0ekoa egin zuen.

C.D. Valle del Ebrok lerro batzuk aurreratu zituen handik aurrera eta etxekoen minuturik onenak iritsi ziren orduan. Ordu arteko espazio ikusezinak ireki ziren eta Huici edo Malkorra bezalako jokalariak jokoan sartu ziren, behar zen freskotasuna eta abiadura ekarri zuten partidara; Malkorrak, jaurtiketa bortitz batekin hirugarren goletik hurbil geratu zen baina zoritxarrez, baloiak langeta jo zuen.

Huicik egin zuen hirugarrena, zazpi minutu falta zirela. Tanto honek lasaitasuna ekarri zuen bertako aulkietara eta bisitariek berriz, erreakzioaren bila joan ziren atezain-jokalariaren bidez. Minutuak pasa ahala, hiru puntuak Belabietan geratuko zirela argi geratzen ari zen. Arrak egindako partida azpimarratu behar da, erasoan zein defentsan orekaz jardunez eta pibot posiziotik, taldeari maisutasunez, irtenbideak eskainiz. Partidaren amaieran, aurkariek, 11 zenbakia duen ibartarraren loratu zuten.

Egutegiaren kontuak horrela dira eta bigarren buelta honetan, sei partidetatik lau Belabietan jokatu beharko ditugu; bosgarrena Tolosan, Laskoraingo bizilagunen aurka eta egin beharko dugun bidai bakarra, datorren larunbatena Gora Bilbao taldearen aurka jolasteko izango da. Bizkaiara bidaiatzeko, mimo bereziaz prestatu beharko da partida, de la Peña auzoko taldeak egin duen hobekuntza ikusita.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALA: Eñaut, Josu (1), Aierbe, Colas, Liher (1). Arra, Aitor, Alex  Malkorra, Huici (1), Gurru eta Odeik ere, jolastu zuten.

 

C.D. VALLE DEL EBRO: Jose Luis, Ander, Alberto, Nelson, Angel. Miguel Angel, Victor, Sergio, Ernesto, Luisek ere, jolastu zuten.

 

GOLAK

1-0 MIN 17 Liher

2-0 MIN 29 Josu

3-0 MIN 33 Huici

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!