Lauburuk derbia eta ondoren ezustekoa Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko aza. 11a, 08:54
Saio bikoitza izango da larunbatean, Belabietan.

Larunbat honetan, Ibarran, handitasunezko derbia ikusteko aukera izango dugu: Lauburu K.E. eta Internacional de Intxaurrondo “D4” neurtuko dira, 16:30etik aurrera, eta biek oso helburu ezberdinen pean, gainera.

Donostiarrek putzutik ateratzen lagunduko dien puntuen bila joango dira eta gureak berriz, aurreko astean Aragoiarren aurka egindako berdinketa hobetzean izango dute begia, honela, dinamika berean jarraituz, pixkanaka, sailkapenean erditik gorako postuetan kokatzen joateko.

Donostiar taldea kategoria honetan berria da eta agian bertan finkatzen kostatzen ari zaio, baina lehiakor izaten jarraitzen dute. Azken jardunaldian, bigarren sailkatua den Zierbena taldearen aurka 1-3 estu batez galdu zuten, beraz, larunbatekoa, ez dela partida erraza izango pentsatu behar dugu. Mikel Diestrok honela berretsi zuen, gainera: “gauzak oso ongi egin beharko ditugu Interri irabazi nahi badiogu; partida oso berdindua izango da eta xehetasun txikiek erabakiko dute alde bat edo bestea gailenduko den”.

Moratuek, pixkanaka, erizaintzan zeuden jokalariak berreskuratzen ari dira: Ioritz taldearekin entrenatzen ari da eta Xabi, azken momentura arte, zalantza izango da.

Misterra oso pozik agertu da bere lantaldea entrenatzen ari den moduagatik eta bere eboluzioagatik.

Beste alde batetik, atsedenaldian, ohiko moduan bi lagunentzako afari bat zozketatuko da bazkide guztien artean; baina horretaz gain, partidaren amaieran ezusteko bat izango dugu Belabietan.

Zalantzarik gabe, areto futboleko saio liluragarria izango da, larunbatekoa, Ibarran.

 

LAUBURU K.E. TALDEEN KARTELERA

Jubenilen Ohorezko Maila: Lauburu K.E. Mahala – Valle del Ebro C.D., Larunbata 19:00etan. Belabieta kiroldegia, Ibarra.

1go Territoriala: Bilkoin Legorreta – Lauburu K.E. Aldaz Klinika, larunbata 16:00etan. Harripila frontoia, Legorreta.

Emakumezkoen Territoriala: Lauburu K.E. – Trintxerpe C.D., ostirala 20:30ean. Belabieta kiroldegia, Ibarra.

Kadeteak: Hirukide Eskolapioak – Lauburu K.E. Ibarra, larunbata 11:00etan. Hirukide Eskolapioak Ikastetxea, Tolosa

Infantilak: Uzturpe Lauburu 2004 – Uzturpe Lauburu 2003, larunbata 12:00etan. Belabieta kiroldegia, Ibarra.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!