Lauburu Mahalak Ibarran hasiko du bigarren itzulia

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko azaroaren 11

Bigarren itzuliko lehenbiziko jardunaldian (ligako zortzigarrena) atseden hartu ostean, Jubenilen Ohorezko Mailak txapelketan jarraituko du, oraingoan, seigarren sailkatua den Valle del Ebro C.D. taldearekin neurtuz.

Errioxarrak aurreko jardunaldian Zierbenari 6-0 irabazi zion; Laskorainek, Castro Urdialesen, 1-2 estu batekin irabazi zuen eta Marrock taldeak, Gora Bilbao Redblue taldearen aurka bosnako berdinketarekin amaitu zuen.

Juananen mutilak kontzentrazioa eta intentsitatea mantendu beharko dute jokoan, akatsak garesti ordaintzen baitira bestela.

Belabietan futbol arratsalde zoragarria igarotzeko aukera: 2.B-koen derbia lehenengo, 16:30ean; atsedenaldian infantilen bi taldeak ikusteko aukera izango dugu, klubaren etorkizuna. Derbia amaitu ondoren, familia-argazkia aterako dugu, Lauburu Ibarraren egitura osatzen duten talde guztiekin, eta azkenik, Jubenilen Ohorezko Mailaren partida izango da, 19:00etan. Arratsalde garrantzitsua, klubarentzat; afizionatu leialak bertan egongo diren konfiantza du, Ibarran bertan gaurko eta biharko areto futbolarekin zirrara eta emozioa sentitzeko aukera paregabea eskainiko baita.

Klubeko taldeei dagokienez, azpimarratu, gizonezkoen 1go Mailan, Lauburu Aldaz Klinikak aurreko jardunaldia irabazi ostean, eta gorakada honekin jarraitzeko helburuarekin, larunbatean jokatuko duela bere partida, Legorretan, 16:00etan.

Lauburu Aldaz Klinika emakumezkoak, ostiralean jolastuko dute beren hirugarren jardunaldia, 20:30ean, sailkapenean liderra den Trintxerpe taldearen aurka. Lidergoa, gure neskek Eskoriatzan berdinketa egin ondoren eskuratu du Trintxerpek.

Azkenik, kadeteak, zeinak aurreko astean partida jokatu gabe geratu behar izan zuten, Hirukide Eskolapioak taldearen aurka neurtuko dira derbian, larunbatean 11:00etan tolosarren pabilioian bertan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!