Lauburu K.E. Ibarrak Aragoira bidaiatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko azaroaren 3a

Lauburu K.E. Ibarra, Aragoiko lurraldera mogituko da, Zaragozara, hain zuzen ere. Bertan, Nuestra Señora del Portal Clubaren aurka jokatu beharko du; mailaz igo berria den taldea da, Zaragozakoa, izan ere, pasa den denboraldian, hirugarren mailako aragoiar multzoan txapeldun geratu eta Bigarren B mailara pasatzeko aukera izan baitzuen.

Aurkariak izango diren bi klub hauetan azpiko kategoriek berebiziko eragina dute Bigarren B mailako taldean. Lantaldeko 14 jokalarietatik 10 kanteratik datoz eta honek kategoria horietan lan bikaina egiten ari direla erakusten du.

Sailkapen orokorrean puntu baten aldea daukate bi taldeak. Biak, taulako toki lasai batean kokatuak daude eta bizpahiru partida jarraian irabazten saiatuko dira, posizio hobea eta anbizio handiko helburuak lortzeko.

Belabietan lortutako azken garaipenaren ostean, moratuek kanpoan irabazi nahi dute lehenbiziko aldiz. Ibarratik urrun jolastu duten guztietan piparreroek sentsazio onak eman dituzte eta lan bikaina eginagatik, ez dute garaipena lortzerik izan.

Lantalde gazte honekin Mikel Diestro entrenatzailea egiten ari den lan bikaina azpimarratu nahi dugu. Zalantzakor hasi ondoren, eta lan eta sakrifizio askoren ondoren, aurkitu dio taldeak tonua txapelketari.

 

AZPIKO TALDEEN KARTELERA:

  • Jubenilen Ohorezko Maila: Atseden

  • Gipuzkoako 1go Territoriala:  Lauburu Aldaz Klinika – Jaixki A.F.T Ostirala 21:30 h. Ibarrako Belabieta kiroldegia.

  • Gipuzkoako emakumezkoen Territoriala: Eskoriatza K.E. – Lauburu K.E. Igandea 12:00 h.  Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegia

  • Kadeteak: Lauburu K.E. – SUMMA Aldapeta, Larunbata 13:00 h. Ibarrako Belabieta kiroldegia.

  • Infantilak: SUMMA Aldapeta – Uzturpe Lauburu 2004 13:30 h. Altzako kiroldegia, Donostia.

  • Infantilak: Uzturpe Lauburu 2013 – Erain 1ª-2ª ESO 12:00 h. Ibarrako Belabieta kiroldegia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!