Lauburu Mahalak Castron jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urriaren 29a

Gaur larunbata, arratsaldean, LAUBURU K.E. klubak Castro Urdialesko Peru Zaballa pabilioi historikora bidaiatuko du berriro, kantabriar taldearen aurka makina aurrez aurreko jolastu dituen tokira, hain zuzen ere.

Kasu honetan Lauburu K.E. Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailari egokitu zaio jokatzea eta Castro Urdiales C.F.S. taldearen aurrera atera beharko du 16:00etan.

Zazpigarren jardunaldiarekin lehenbiziko itzulia amaituko da; taldearen egoera aztertzeko garai ona izango da. Gainera ibartarren azken bi aurkariak (Marrock eta Laskorain) elkarren aurka jokatuko dute eta hiru talde hauek dira, 12 punturekin, sailkapenean liderrak. Castro berriz, 9 punturekin sailkapenean laugarren postuan kokatzen da, beraz, partidan garaile ateratzeko eta lehenbiziko postuetatik baztertuak ez geratzeko egin ahalak egingo dituztela espero behar da.

Piparrero gazteak, norgehiagoka estu batean Laskoraini irabazita baina aurreko beste jardunaldiko porrota gainditzeko asmoarekin datoz.

Jokalariak, gorputz teknikoa eta afizioaren espedizioa Belabieta kiroldegitik 12:45ean aterako da.

Asteburu honetako partidak:

  • 2ª B : Lauburu K.E. – Sala Quinto F.S. Larunbata 16:30 h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
  • Jubenilen Ohorezko Maila: Castro Urdiales C.F.S. – Lauburu K.E. Ibarra Mahala. Larunbata 16:00 h. Peru Zaballa kiroldegia. Castro Urdiales
  • Emakumezkoen probintziala: Lauburu K.E. Ibarra – Beasain B.H.I. Ostirala 20:30 Belabieta kiroldegia. Ibarra
  • 1go Probintziala: Ventas ISU – Lauburu Aldaz Klinika. Ostirala 20:55 h. Lasarteko kiroldegian.
  • Kadeteak: Arantzazuko Ama Ik – Lauburu K.E.Larunbata 13:00 h. Arantzazuko Ama Ikastola. Donostia
  • Infantilak: Uzturpe Lauburu 2003 – Zarautz K.E. Larunbata 12:00 h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
  • Infantilak: Arizmendi Eskoriatza – Uzturpe Lauburu 2004. Larunbata 12:00 h. Musakoala kiroldegia. Arrasate

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!