Beren bakarkako defentsa azpimarratu daiteke, aldaketekin, Lauburu bezalako lantalde gaztearentzat ez dena batere erraza erasoan hastea. Sala Quinto F.S. taularen erdialdean dago kokatua, 10 punturekin; toki erosoan dago eta honek, Ibarrara urgentziarik gabe etortzeko aukera ematen dio.
Piparreroak aldiz, etxean indartsu egin beharko dute, kategoria honetan, askoz zailagoa baita emaitza ona izatea. Mikel Diestroren aburuz: “taldea oso ongi ari da entrenatzen eta honek norgehiagoka honetara berme batzuekin iristeko aukera ematen du”. Sala Quintok erakusten duen defentsaren zailtasunaren aurrean honakoa berresten du: “gazteak, beteranoen laguntzarekin, zuhurtasunean ikasten eta kategoria ezagutzen joan daitezen balio du”.
Ioritzen baja ziurra da eta Andonirena ere, gerta daiteke. Beste guztiak bizkaitar entrenatzailearen esanetara egongo dira.
Beste behin ere, ibartar afizioa ezinbestekoa izango da talde moratuak lehiatzen diren hiru puntuak lortzeko garaian eta garaipena Ibarran geratzeko. Ohikoa dugun moduan, atsedenaldian bazkideen artean zozketa egingo da: bi lagunentzat afaria, laguntzailea den Izaskungo jatetxean.
Kartelera:
-
2. B: Lauburu K.E. - Sala Quinto F.S. Larunbata 16:30 h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
-
Jubenilen Ohorezko Maila: Castro Urdiales C.F.S. - Lauburu K.E. Ibarra Mahala. Larunbata 16:00 h. Peru Zaballa kiroldegia. Castro Urdiales
-
Emakumezkoen probintziala: Lauburu K.E. Ibarra - Beasain B.H.I. Ostirala 20:30 Belabieta kiroldegia. Ibarra
-
1go Probintziala: Ventas ISU - Lauburu Aldaz Klinika. Ostirala 20:55 h. Lasarteko kiroldegian.
-
Kadeteak: Arantzazuko Ama Ik - Lauburu K.E. Larunbata 13:00 h. Arantzazuko Ama Ikastola. Donostia
-
Infantilak: Uzturpe Lauburu 2003 - Zarautz K.E. Larunbata 12:00 h. Belabieta kiroldegia. Ibarra
-
Infantilak: Arizmendi Eskoriatza - Uzturpe Lauburu 2004. Larunbata 12:00 h. Musakoala kiroldegia. Arrasate