Lauburu azkenera arte lehiatu ondoren hutsik etorri behar izan zuen Burgostik (4-3)

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 24a, 08:51
Burgostik ekarritako emaitza gainditzea zaila egingo zaio Lauburuko koadroari. Emaitza estuagatik zaila eta gureak faktore gehiegiri aurre egin behar izan zien sentsazioarekin itzuli zirelako ere, zaila.

Bertako koadroaren defentsa bortitz batekin hasi zen partida, piparreroen erasoak zailtzen zituelarik. Tonika hori lehenbiziko zati guztian zehar gailendu zen, bi areatan aukera gutxi sortuz. Burgoskoek kalitate bikaineko jokalariak dituztela kontuan hartuta, azpimarratzekoa izan zen, Lauburuk aurkariaren eraso-jokoa nola indargabetzen jakin izan zuen. Hutsean iritsi ziren atsedenaldira baina BigMat Fontecha Círculo taldea kantxan eroso ikusten bazen ere, bisitariek Burgosera hiru puntuak eskuratzeko asmoz bidaiatu zutela ongi adierazi zuten.

Bigarren zatiaren hasieran jarraitu zuen berdinketak; gureak kontzentratuta sartu ziren, partidua bereganatzeko haina tentsioa erakutsiz, alabaina, lehenbiziko tantoa etxekoen aldetik etorri zen, Jesusek area hertzetik egindako jaurtiketa indartsu batekin falta bat eraldatu zuenean.

Jasandako golak bisitarien koadroan mina eragin bazuen ere, azkar errekuperatu behar izan zuten, berdinketaren golaren bila hasteko, baina aurkariaren atean arriskua sortu nahi horrek baloi bat galtzea ekarri zuen, eta BigMat Fontecha Circulok aukera ederki aprobetxatuz kontraeraso azkar batekin bigarren gola sartu zuen; 2-0koa Rodrigoren lana izan zen.

Hamahiru minutu falta zirela, gure eta besteen akatsekin lantandea onetik aterata eta partiduko dinamikari buelta eman nahian, Mikel Diestrok hutsartea eskatu zuen, egoerak hala behartuta. Tarte hau baikorra izan zen eta piparreroek martxa bat gehiago sartu zioten euren eraso-jokoari, honela, 2-1ekoa iritsi zen, falta bat izan eta Andoni Carlosenak, penaltiz,  gola sartu zuenean.

Momentu horretan ibartar taldean ezkor eragin zuen erabaki bat iritsi zen; Andoni Zumetak egindako falta bat Andoni Carlosena kargu-hartze batekin zigortua izan zen, eta bigarrena zuenez, bere kaleratzea eragin zuen. Klub honek, beti ere, epaileen lanari begirako errespetu guztiarekin, kantxan gertatutakoa testuinguruan jarri eta kontatzen du; Joko honetan parte diren alde guztiak egiten ditugu akatsak, eta horrexegatik, akatsak naturaltasun osoz hartu behar direla eta beraiez ikasi behar dugula ulertzen dugu.

Jokoak aurrera jarraitu zuen. Xabi eta Javi Saldisek defentsako lehenbiziko lerroan eta Garmen eta Andoni Zumetak atzean egindako lan bikainaren ondorioz, gutxiagotasun denbora golik jaso gabe bizirik iraun ondoren, 3-1ekoa iritsi zen: Oliverrek egin zuen, 10 metrotik egindako jaurtiketa batekin. Sei minutu geratzen ziren eta arriskatu behar zen; Mikelek 5x4 jokoa jarri zuen kantxan, baina baloiaren lehenengo zirkulazioetako batean, aurkariak ongi aprobetxatu zuen paseko akats bat gertatu zen eta 4-1koa ezarri zuen markagailuan; Jesusek bere zelaitik baloia bota eta piparreroen ateetan sartu zuen.

Markagailuan halako ebakia izanda, Lauburutar lantalde gazteak harrotasunez eta lehiakortasunez aurkariaren arean euren presentzia gehitu zuten, partidaren amaierara fisikoki eta animoz osorik iritsiko zirela erakutsiz. Honela, 4-2koa iritsi zen, Javi Saldisek egin zuen 10 metroetatik maisutasunez egindako jaurtiketa batekin. 4-3koa ere segidan etorri zen, Garmenek egin zuen, Laubururen lanketa on bat amaitu zuenean, erasoan bosten gehiagotasuna agerian utziaz. Zoritxarrez, gehiagorako denborarik ez zen izan. Azken minutuan BigMat Fontecha Circulok baloiaren jabetza izaten jakin izan zuen estutasun handirik ez pasatzeko haina denbora. Lauburuk aurkariaren atera bi alditan gerturatzea lortu bazuen ere, ez zuten berdinketaren golean bukatzea lortu.

Laburbilduz, irakurketa asko eskain ditzaken partida izan zen. Lauburuk hainbat esparrutan gehiago leundu behar duela agerian geratu bazen ere, gehienbat eraso kontuetan, bukaera arte borrokatzeak eta defentsa-lanak piparreroen lantaldea hazkunde fasean jarraitzen duela erakutsi zuen. Partida amaitu zen eta sentsazioa hauxe: gureak 40 minutuen amaierara osorik iritsi zirela eta minutu bat gehiago izanez gero, partida borrokatzeko aukera izango zuten.

Atzean utzi behar dugu norgehiagoka hau eta bertan bizitako emozio guztiak; datorren jardunaldia mimoz prestatzeari ekin behar diogu, Aragoiko Sala Quinto F.S. taldea Belabietara etorriko baita. Ziur gara, gorputz teknikoak zein lantaldeak ukabilak estutu eta gogor lan egingo duela bere afizioaren aurrean beste garaipen bat gehitzeko helburuarekin. GOAZEN LAUBURU!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK 

 

BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CIRCULO C.D.: Jorge, Jesús (2), Rodrigo (1), Adrián eta Mario. Alejandro, Javier, Fernando, Samuel, Oliver (1) eta Israelek ere, jokatu zuten.

 

LAUBURU K.E. IBARRAZuhaitz, Aitzol, Javi Saldise (1), Agus eta Beñat. Andoni Carlosena (1), Andoni Zumeta,Xabi, Ioritz, Nourdine, Garmen (1) eta Endikak ere, jokatu zuten. 



TXARTEL HORIAK: Javier (BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CIRCULO C.D.) / Zuhaitz, Xabi, Andoni Zumeta, Andoni Carlosena, Javi Saldise eta Endika (LAUBURU K.E. IBARRA).

 

KALERATZEAK: Andoni Carlosena (LAUBURU K.E. IBARRA), bitan kargu-hartzeagatik.

 

GOLAK 

1-0 MIN 26 Jesús 

2-0 MIN 27 Oliver

2-1 MIN 30 Andoni Carlosena  

3-1 MIN 35 Rodrigo

4-1 MIN 36 Jesús

4-2 MIN 37 Javi Saldise

4-3 MIN 39 Garmen

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!