Lauburu K.E. Ibarrak Burgosen jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 21a, 08:27
Larunbatean Mikel Diestroren mutilak Burgosera abiatuko dira, BigMat Fontecha Juventud taldearen aurrean, seigarren jardunaldiko norgehiagoka jokatzera. Círculo kiroldegian izango da, 18:30ean.

Ibartarrak, aurreko larunbatean hainbeste kostatako garaipenaren ondoren segurtasunean irabazi dute. Entrenatzailearen esanetan: “orain arteko irteerak zailak izan dira, taldeak dinamika ona du eta pixkanaka hobetzen goaz. Etxetik kanpora garaipena lortzeak gure konfiantza are gehiago indartuko du”.

Jokalariei dagokionez, Ioritz osatu da eta deialdian egongo da, teknikoek hala erabakitzen badute; Andoni, behatzean hartutako kolpearen ostean, nola eboluzionatuko duen zain dago eta Joseba normaltasun osoz ari da entrenatzen. Mikelen aburuz, “berri onak dira guztiak, gustua ematen du guztiekin kontatzea”. Guztiek egonda, larunbateko deialdian teknikoak bazterketaren bat edo beste egin beharko du.

BigMat Fontecha Juventud taldea ibilbide luzea duen kluba da, 85 urteko historia du eta azpiko taldeei begirako dedikazio handia eskaini duena. Momentu honetan taularen erdian dago, ibartarrak baino puntu bat gehiagorekin. Oso talde lehiakorra da.

Zierbena, uneko irabazleak, ozta-ozta irabazi zien zuri-berdeei aurreko asteburuan. Burgoseko mutilak partida bikaina jokatu zuten, aurkariak bere bigarren gola, partida amaitzeko hiru segundo falta zirenean sartu zutela esan besterik ez dago.

Moratuen espedizioa 14:30ean aterako da Ibarrako Belabieta kiroldegitik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!