Iñaki Peñak Odei ordezkatuko du deialdian, izan ere, Torrelavegan izandako kaleratzearen ondorioz, bi partida jokatu gabe egotearekin zigortu baitute Odei. Iñaki atezainak urte asko daramatza klubean eta gaur egun, nahiz eta jubenil lizentzia izan, filialarekin jokatzen du, bere ikasketak direla eta (Iruñean ikasten du), astean zehar ezin baitu taldearekin entrenatu. Hala ere, edozein partidatan jokatu dezake jubenilekin, Asier, Andoni, Agus edo lehenbiziko taldearekin jokatzen duen edozein jokalarien moduan.
Ibartar gazteak beren lehenbiziko porrota jasan zuten Kantabrian, mingarria gainera, gertatu zen moduan gertatu zelako. Honek ikasteko balio beharko du, zuzendu eta hobetzeko ere; partida bideoan ikusi eta hotzean aztertu ondoren, bukaeran izandako inpresioa berretsi dugu: epaileen erabakiek partidaren emaitzan zerikusi handia izan zutela, alegia, eta ez gara Odei-n kaleratzeaz bakarrik ari. Baina, horrelako partidak kudeatzen ikastea beharrezkoa dugu, gehienbat etxetik kanpo jokatzen dugunean.
Liderrari irabaztea da, aurreko porrota gainditzeko aukerarik onena. Ez da erraza izango, eta horretarako, partidaz gozatzera Belabietara hurbildu eta etxeko taldea animatuko duen afizioaren babesa behar eta eskertuko da.
Lauburuk asteburu honetan jokatuko dituen partidak:
2. B Nazionala
2016.10.22 - 18:30h. Círculo kiroldegia (Burgos)
BigMat Fontecha Juventud - Lauburu K.E. Ibarra
Ohorezko Jubenilen Maila
2016.10.22 - 18:30 h. Belabieta Kiroldegia (Ibarra)
Lauburu K.E. Ibarra Mahala - Laskorain K.E.
1go Probintziala
2016.10.21 - 22:20 h. Belabieta Kiroldegia (Ibarra)
Lauburu Aldaz Klinika- S.D. Euskalduna Andoaindarra
Kadeteak
2016.10.23 - 11:00 h. Abraham Olano Kiroldegia (Anoeta)
Anoeta Herri Ikast.- Lauburu K.E. Ibarra