Lauburu Mahalak Torrelavegan galdu du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 18a, 08:20

Bigarren zati txar bat medio, denboraldiko lehenbiziko porrota izan da.

Ibarrako gazte oparoentzat iritsi da denboraldiko lehenbiziko porrota. Lehenbiziko zatia 1-4ekoarekin amaitu bazuten ere, bigarren zatian zehar pilatutako akats guztiek eragindako porrotak, lehenengoan jasotako uzta alferrikakoa bihurtu zuen. Zuri, Colas, Huici eta Arrak sartutako golekin joan ziren aldageletara.

Juananen mutilak oso pozik ikusten ziren hasiera batean, hiru minutura Zurik 0-1ekoa egin baitzuen; sei minutura, Colasek, korner batean estrategia-jokaldi baten bidez, 0-2koa; bederatzigarren minutuan aurkaria tanto batekin aurreratu bazen ere, hamabigarrenean Huicik sartu zuen eta Arrak hamabosgarrenean laugarrenarekin itxi zuen lehenbiziko zatia. Kanpoan lortutako baina kudeatzen ikasi beharreko hiru tantoen abantaila lortu zen zati honetan egindako joko bikainarekin.

Aldageletan hainbat gauzaz ohartarazi nahi izan zen lantaldea: aurkariari atzemandako baliabidez edota 1-2koan izandako okerreko erreakzioaz; ordurarte markagailuan zoritxarrekorik ikusi gabe, konpetizio hasierak eragindako produktu gisa hartu behar dira, baina bizitzan eta kirolan ere, badira momentuak, kontatzearekin nahikoa izan ez eta eskarmentuarekin ikasten direnak. Argia izanez gero, esperientzia hauek tresna gisa erabil daitezke etorkizunekoak hobetze aldera.

Bigarren zatiaren bigarren minutuan, bakarkako jokaldi baten bidez, bertakoek 2-4koa egin zuten, defentsa-akats baten eta gure atezainak berandu erreakzionatzearen ondorioz. Abantaila handia izaten jarraitzen bazuten ere, bisitariari, jazotako bigarren tantoaz geroztik erreakzionatzea eta sentsazio onak berreskuratzea kosta egin zitzaion, eta egoerari buelta ematen hasia zenean Odei-n kaleratzea iritsi zen; baloia pistako beste eremu batean zegoela jokoan, aurkari bati ostikoa ematen saiatzeagatik kaleratu zuten. Horrela jasotzen da aktan eta horixe bera gertatu zen, epailearen erabakiari kontra egiteak ez du asko balio; egia da, aurkaria ez zuela ukitu eta amorrazioz egindako zerbait izan zela, izan ere, jokalaria lurrean zegoenean, kontraerasoa burutzeko Odei-ri baloia ateratzen ez ziolako uzten gertatu zen, baina epaileak ez zuen hori ikusi, eta ondoren, atezainak atera eta jokalaria nahikoa aldendu zenean, protesta moduan eta inpotentziak eraginda, aireari egindako ostikada-keinua egin zuenean ikusi zuen. Orain, hurrengo baterako, egindakoaren ondorioaz ikastea besterik ez da geratzen.

Taldeak gutxiagotasunean, eta beste defentsa-akats bat medio, beste gola jasan behar izan zuen; oso larria da defentsan 4x3 egiten egon ondoren, gola, jabetza izanda, azken 1x1 jokatzean iristea, baina halaxe gertatu zen, eta lehenengo eta bigarren golak jasandakoan bezala, baina aurkaria berdinketarako tanto batera egonda, erantzuna ez zen egokia izan eta bi minutuetan bertakoak partida irauli zuten, markagailuan 5-4koa ezarriz. Sei minutu faltan eta hutsartea eskatu zuen bisitariak, burua ordenatu eta denboraldia momentu horretan bertan hasten zenaren mezua helarazten saiatzeko asmoarekin; sei minutu horiek nola kudeatuko zen, azken lau partidetan jokatutakoak baina garrantzia handiagoa zuen.

Taldea proposamenari adi, arbelean atezain jokalariaren erasoa marraztu zen, nahiz eta jakin, jokaldi hori ez zela gehiegi landu, baina egoerari buelta emateko modurik onena zela jakitun; aukerak egon baziren ere, berdinketa egitea ez zuten lortu, baina aldi berean, gol gehiago ere, ez zituzten jaso eta bost minutu luze horietan hori lortzea meritu handia da. Torrelavegatik ekarritako saria horixe bera izango da: punturik ez baina etorkizunean hobetzeko eskarmentua irabazita.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

CODELSE MAR ROCK: Cristian, Luis Danilo, David, David de Prado, Raul (1). David Peña, Javier, Israel (1), Asier, Javier (1) eta Blasek ere, jolastu zuten (2). 

 

LAUBURU MAHALAOdei, Zuri (1), Josu, Liher, Aierbe. Alex, Arra (1), Aitor, Huici (1), Colas (1) Eñaut  eta Gurruk  ere, jolastu zuten.

 

GOLAK 

0-1 MIN 3 Zuri 

0-2 MIN 4 Colas

1-2 MIN 9 Javier

1-3 MIN 12 Huici

1-4 MIN 15 Arra

2-4 MIN 17 Blas

3-4 MIN 25 Raul

4-4 MIN 31 Blas

5-4 MIN 37 Israel

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!