Partida ezin hobeto hasi zen piparreroentzat. Nahiz eta jokoa parekatua izan, Lauburuk bi tantoen abantaila egitea lortu zuen, Javi Saldise, Laubururen azken fitxak amaitutako bi estrategia-ekintzekin. Saldisek atzo debutatu zuen hiru gol sartuz. 1-0ekoa, bigarren zutoinean egindakoa, bandako sake baten ostean etorri zen eta bigarrena, Javik, tiro bortitz batekin amaitutako zeharkako jaurtiketa libre baten emaitza izan zen.
Behin abantaila hau izanda, eta bisitarien kuadroak, bai defentsan eta baita erasoan ere, egindako doikuntzak ikusita, bertako taldeak ahalik eta goienean defentsa egitean jarri zituen indarrak, baloi-oste baten bidez, gol-aukerak sortzeko itxaropenarekin. Alabaina, Guadalajarakoentzat izan zen saria, bi alditan gainera, atsedenaldia aurretik. Lehenengoa, Javierrek amaitutako konbinazio azkar batekin etorri zen, Guadalajarak partida guztian erakutsi zuen pibot joko bikaina aprobetxatuz. Bigarrena aldiz, Carlosek, korner batean egindako erreboteari etekina atera ondoren etorri zen; alde honetan, bisitariek oso eraginkorrak zirela erakutsi zuten, beraz, moratuek, kontzentrazio eta defentsa-lanetan gain-esfortzua egin behar izan zuten.
Aldageletatik bueltan, markagailuan 2-2, Lauburuk aurrera pauso bat egin zuen, beste martxa bat sartu zion jokoari eta berriro markagailuan aurreratzea lortu zuen; Andoni Carlosenak egin zuen, bisitarien atezainak egindako aldaratze bat aprobetxatu zuenean. Minutu horietan, moratuek aurkariaren kalitatea eta joko-jarioari aurre egitea lortu zuten defentsa-lan zehatz batekin. Lan honi esker, eta taldeko konbinazio on baten ondoren, berriro Javi Saldisen bidez, laubururen laugarren gola etorri zen; erremate tokira ohiko eraginkortasunez iritsi eta markagailuan 4-2koa ezarri zuen. Aurkariaren kalitatea ikusita, Hauek izan ziren Ibarrakoen minuturik onenak; Nourdine eta Agus, piparreroen hazitegian bidea egiten ari diren bi jokalari hauen ekarpena azpimarratzekoa izan zen.
Hala eta guztiz ere, egindako esfortzuagatik edota bisitarien bultzadagatik, espero zen moduan, partidaren azken zatian, Lauburuk sufritu beharra izan zuen garaipena eskuratzeko. Sufrikario hau bosgarren faltarekin areagotu zen, oraindik 11 minutu luze geratzen baitziren partida amaitzeko. Guadalajarakoek ongi aprobetxatu zuten penalti bikoitza eta markagailuan 4-3koa ezarri zuten, Alvarok egindako jaurtiketa baten bidez. Orduan agertu zen Zuhaitz, meritu handiko parte-hartze ugari eginez, eta horrela taldeari, gehien sufritzen ari zen momentuan, eutsiz. Azken bost minutuak, urduritasuna eta zalantzagarritasuna zela eta, zehaztugabetasun bat baino gehiago egin ziren. Partida amaitzeko minutua geratzen zelarik, zalantza guztiak goia jo zuten, Guadalajarak beste penalti bikoitza egiteko aukera izan zuenean. Zorionez, ez zuten golik sartu eta moratuek garaipena ospatu ahal izan zuten.
Azken finean, azpimarratzekoa, Lauburuk garaipena eskuratzeko merituak egin behar izan zituela da. Egia da ere, Escuelas de Guadalajara talde sendoa eta kalitate handikoa dela, eta emaitza hobetzeko haina meritu pilatu zuela. Irakurketa honek gure taldearen lan-ildoa berretsi besterik ez du egiten, egunetik egunera hobetzen saiatu, Guadalajara eta beste kalitate handiko taldeen aurrean lehiakorrak izateko. Lan ona egiten ari geran poztasunarekin geratzen gara, emaitza hau atzean utzi eta hurrengo talka prestatzen jarriko ditugu, ilusioarekin, gure zentzu guztiak. Hurrengo irteera Burgosera izango da Juventud del Círculo C.D. taldearen aurrean jokatzeko. GOAZEN LAUBURU IBARRA!!!
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Andoni Zumeta, Andoni Carlosena (1), Javi Saldise (3) y Agus. Aitzol, Xabi, Nourdine, Andoni Aguirrezabala, Garmen, Beñat, eta Zuhaitzek ere, jolastu zuten.
C.D. ESCUELAS DE GUADALAJARA F.S.: Javier, David, Carlos (1), Carlos. G. y Alberto. Alvaro (1), Javier G. (1), Miguel, Ismael eta Andres Dariok ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK: Andoni Zumeta (LAUBURU K.E. IBARRA); Alberto (C.D. ESCUELAS DE GUADALAJARA F.S.).
GOLAK
1-0 MIN 8 Javi Saldise
2-0 MIN 13 Javi Saldise
2-1 MIN 16 Javier G.
2-2 MIN 18 Carlos
3-2 MIN 24 Andoni Carlosena
4-2 MIN 29 Javi Saldise
4-3 MIN 33 Alvaro