Berriro kanpoan jokatuko du Lauburu Mahalak. Oraingoan Torrelavegan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 14a, 17:50

Jubenilen Ohorezko Mailak jarraian egingo duen bigarren irteera izango da, larunbatekoa. Kanpoan jokatzea egokituta, berriro autobidea hartu beharko dute gazteek; oraingoan, Torrelavega helmuga.

16:00etan hasiko da partida eta Mar Rock C.D. taldea izango dute aurrean Vicente Trueba pabilioian. Pabilioi historikoa da, hauxe; bertan, ACB-ko partidak jokatzen zituen Lobos Cantabria taldeak. Gaur egun, areto futboleko partidak eta gizonezkoen bigarren mailako esku-baloiko partidak hartzen ditu eraikinak, 3000 lagunentzako aforoa duelarik.

Kantabriako taldea, sei punturekin, taularen laugarren postuan dago egun; hiru partidetatik bi irabazi ditu eta bat galduta.

Juananen apopiloak berriz, ligaren hasiera bikainarekin jarraitzen dute, hiru partidetatik hiru irabazita, lidergoa Laskorainekin partekatzen dute.

Misterrak ligaren hasiera bikaina onartzen zuen, baina hauxe zioen, hala ere: “Hau hasi besterik ez da egin, larunbatean izango dugu gure burua neurtzeko aukera; aurkaria fisikoki oso ona da, jokalari guztiak futbol mundutik datozen lantaldea osatzen dute, eta kirol honen alde taktikoen berri handirik ez badute ere, konpetiziorako erritmo altua dute, kalitate indibiduala eta ateari begira jotze ikaragarria duten hiru jokalari”.

Ibartar espedizioa, goizeko 9:30ean aterako da Belabieta kiroldegitik; Kantabriarren aurkako norgehiagokari indarberrituta aurre egin ahal izateko, iritsi orduko, Torrelavegan bertan bazkalduko dugu, 12:30ak aldera.

Lauburu K.E. ko taldeen partidak:

  • 1go Territoriala: Power Rangers - Lauburu Aldaz Klinika (Igandea 11:00etan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian)

  • Kadetea: Lauburu K.E. Ibarra - Inter Fachadas Gipuzkoa (Larunbata 11:00etan Ibarrako Belabieta Kiroldegian)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!