Lauburu Mahalaren hirugarren garaipena jarraian

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 12a, 08:07
Etxetik kanpo eta erritmo biziko partida batean lortutako beste garaipen bat 1-8

Lauburu K.E. Ibarra klubeko kanterako altxorrak, hirugarren garaipena jarraian egin zuen aurkariaren etxean; liga hasiera honetan imajina ezin zitekeen emaitza izugarriarekin, gainera.

Emaitza hauek egiazkoak badira ere, piparreroen taldeak eta bere gorputz teknikoak badaki, hau hasiera besterik ez dela, eta denboraldian zehar ezusteko handiak jasotzeko prest egon behar duela; txapelketa aurrera doan heinean, doitzen eta errendimendua hobetzen joango diren taldeak izango dituzte aurrean. Bitartean, bizilaguna dugun Laskorain taldea ere, taularen goiko postuei begira dago, soinu handirik gabe baina eraginkor, tolosar blokeari dagokion moduan.

Zierbenan jokatutako partida erritmo biziarekin planteatu zen, bai erasoan eta baita defentsan ere, berrogei minutuetan zehar aurkaria higatzea bilatuz. Etxekoen errotazio sakona eta orekatua ahuldade gisa hartu zuten bisitariek; hala ere, erritmoa defentsan bakarrik gailendu zen, izan ere, Juananen mutilak, erasoan, ez baitzuten zirkulazioa eta trantsizioa arintzea lortu.

Hala eta guztiz, Zurik, baloi-oste on batekin eta talde guztia presioa eginez, markagailua ireki zuen bi minutura, eta Colasek 0-2 eta 0-3 egin zituen, lehenengoa estrategiaz bandatik eta bigarrena, erasoan, ezkerrarekin jaurtiketa bortitz bat eginez galipoen ateetara.

Orduan bertakoen erreakzioa heldu zen, Michaelek tartea murriztu zuen zatia amaitzeko zazpi minutu falta zirela, baina Zierbenari, ia jarraian ateratako bi txartel horiek egoera okerragoan utzi zuen taldea bi minutuz; Colasek penalti bikoitzean sartutakoa eta Liherrek, kontraeraso batean, amaitutako jokaldi batekin egindakoarekin, lehenbiziko zatia 1-5eko abantailarekin bukatzea lortu zuten ibartarrek.

Bigarren zatian Zierbenak partidari ongi eutsi zion, emaitzak hori ez badu erakusten ere. Lau minutura Colasek bere laugarren eta azken gola sartu zuen, poker bat eginez saio bikain batean; Malkorrak 1-7ra igo zuen markagailua, etxeko defentsari korner batean egindako tantoarekin eta Arrak, kontraeraso batean, hiru minutu faltan, azken gola sartu zuen.

Aurkariak ez zuen etsi partida guztian, atezain jokalariarekin ere, saiatu zen 6 minutu falta zirela, baina azken bi minutuetan bi txartel horik eragindako kanporatzeak, emaitza finkatzea ekarri zuen. Etxeko taldeak bukaera arte borrokatu zuen, gutxiagotasuna era ordenatuan eta diziplinarekin defenditu zuelarik.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

ZIERBENA C.D.F: Marcos, Sergio, Daniel, Michael (1), Jorge. Asier, Iñigo , Xabier ETA Alvarok ere, jokatu zuten. 

 

LAUBURU MAHALA: Odei, Zuri (1), Arra (1), Huici, Colas (4). Liher (1), Alex, Malkorra (1) Josu, Aitor, Eñaut  eta Gurruk ere, jokatu zuten.

 

GOLAK 

0-1 MIN 2 Zuri 

0-2 MIN 4 Colas

0-3 MIN 10 Colas

1-3 MIN 13 Michael

1-4 MIN 16 Colas

1-5 MIN 17 Liher

1-6 MIN 25 Colas

1-7 MIN 31 Malkorra

1-8 MIN 37 Arra

 

 

Lauburu Aldaz Klinikak denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen Iurre Taberna-Tolargi taldearen aurka jokatutako derbyan, 4-1 emaitzarekin. Txubelen jokalariak, beraz,  lasaitasunez hartuko dituzte ondorengo partidak.

Klubeko gainontzeko mailetako emaitzak, hauexek:

<p>Gipuzkoako Senior Ligako 1. Maila: Lauburu Klinika Aldaz 4 - Iurre Taberna -Tolargi 1

Kadete Maila (lagunartekoa): Lauburu K.E. 6 - Goierri K.E. 2

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!