Denboraldi honetarako lau fitxa berri egin ditu Valentziako taldeak, lauak jubeniletik igo direlarik. Talde borrokalaria da eta jokoan dauden hiru puntuak eskuratzen saiatuko da, taulan erditik gorako postuan kokatuz hurrengo partidak lasaitasun handiagorekin hartzeko helburuarekin.
Ibartarrak, aldiz, Zierbenan partida on bat jokatzetik datoz, nahiz eta 4-1eko emaitzak zapore gazi-gozoarekin utzi zituen. Mikel Diestroren mutilak, markagailuan hiru puntu dituztela, etxean jolastearen abantaila aprobetxatu beharko dute garaipena eskuratu eta taularen postu hobeagoak lortzeko. Halabaina, moratuei ez zaie nolanahiko egutegia egokitu, izan ere, kategoriako talde onenetako bi jaso behar izan baitituzte etxean.
Misterrak klubeko azken fitxa prest du jada, nahiz eta transferra iritsi ez delako ezin izango duen oraindik jokatu. Javi Saldise, Italiako bigarren mailan dagoen Virtus Noicattaro taldetik datorrena. Jokalari honek, 24 urte besterik ez baditu ere, beteranoa da pasatako esperientzia guztiagatik edota Irurtzungo Xota taldean ohorezko mailan debutatzeagatik ere. Aldi berean, ukituta zeuden Ioritz eta Zuhaitz jokalariek ere jolastuko dute oraingoan; ea denboraldi honetan lesioek ez gaituzten iaz haina zigortzen.
Lerro hauen bidez, beti bezala, herriko taldearen afizioa taldeaz gozatzera eta garaipena eskuratzen laguntzera animatu nahi dugu. Laguntza eta babes guztia ongietorria izango da.
Larunbatean, ohiko moduan, bi lagunentzako afaria zozketatuko da atsedenaldian bazkideen artean; oraingo honetan Donostiako Ekaitz tabernan afaltzeko aukera izango du irabazleak. Aurreko partidan, Ibarrako Karlatz Garagardotegian bi lagunentzako afaria zozketatu zen eta irabazlea, Itoitz Irazustabarrena izan zen. Zorionak!!!