Lauburu Mahalak irabazten segi nahi du Zierbenan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urriaren 6a

Pasa den larunbatean, Belabietan eskainitako gol-festaz gozatu ondoren, aste honetan txapelketaren hirugarren partida jokatzea tokatzen zaigu Bizkaian. Aurkaria Zierbena da, hiru partidetatik bakarra irabazita, sailkapenean, hiru punturekin, bosgarren postuan dagoena.

Gure mutilak berriz, bi partidetatik bi garaipen lortu ostean moralki oso indartsu daude. Misterrak nahikoa lan izango du aste honetan gazte hauen euforia kudeatzen.

Azpimarratu nahi dugu, larunbatean, aulkian, Elgoibarko Concepto Egile taldearen denboraldi arrakastatsu batean kide izan ziren bi lagun, berriro elkartuko direla; Juanan Rodriguez moratuekin eta Arkaitz Sisniega “Txubas” galipoekin.

Ibarrako espedizioaren autobusa, 14:45ean irtengo da Belabieta kiroldegitik, Zierbenako Udal Kiroldegian, 18:00etan partida jokatzea.

Beste aldetik, Lauburu Aldaz Klinika taldeak 4-3 galdu zuen Arrasaten. Piparreroek lehenbiziko bi erronkak galdu dituzte. Larunbatean, 18:45ean Iurre Taberna-Tolargi taldea jasoko dute Belabietan eta denboraldiko lehenengoak izango diren puntuak etxeratzeko beharrarekin datoz bi taldeak derby honetara.

 

Kartelera:

2B Nazionala:  Lauburu K.E. Ibarra - C.D. Segorbe 16:30 h. Belabieta kiroldegia ( Ibarra)

1go Territoriala: Lauburu Aldaz Klinika - Iurre Taberna -Tolargi 18:45 h. Belabieta kiroldegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!