Lauburu-Mahalaren gol-festa Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 4a, 08:53

Harmailetan ikusle mordoa jubenilen joaz txundituta.

Aurreko astean, Errioxan jokatu zuten partida eta gero, Lauburu Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailak amestutako hasieraz hitz egin genuen; Orain, denboraldiaren debutean, gazte oparoak, ligaren hasiera bikain horri jarraipena eman diotela esan daiteke, Belabietan aspaldi ikusi ez zen gol-festaren bidez. Gora Bilbao aurkaria, bi partidetatik bi irabazita zetorren Ibarrara, baina etxekoen joarekin etsi behar izan zuen; hamahiru gol izan ziren guztira, gure aldeko 12-1eko emaitzarekin amaitu zelarik partida.

Zuri-ri egindako penaltiak ireki zuen markagailua, hirugarren minutuan, eta Zuri berak jaurti zuen. Lehenengo tantoarekin bisitariak blokeatuta geratu ziren eta ondorengo lau minutuetan etxeko taldeak 4-0eko emaitza lortzen zuela ikusi behar izan zuten. Golegileak: Josu, Aierbe eta Zuri, azken honek bere bigarren gola sartu zuelarik.

Handik aurrera, partida parekatua joan zen, bisitariak erreakzionatu zuen eta hainbat aukera sortu zituen, gure gazteek defentsa egokitzen eta partidaren kontrola berreskuratze lanetan nahikoa sufritu zutelarik. Minutu horietan, Odei-n lana azpimarratzekoa izan zen, geldiketa garrantzitsuak egin baitzituen, penalti bikoitza eta guzti. Ekaitza pasa zen eta azken minutura sartzerakoan Aierbek 5-0ekoa egin zuen. Ondoren atsedenaldia etorri zen.

Emaitza bikaina lortu zen lehendabiziko zatian, baina aurreko asteko partidarekin zerikusirik ez. Gora Bilbaok merituak egin zituen markagailutik hurbilago egoteko eta kirol honetan, hogei minutuak denetarako denbora ematen dute, nahiz eta abantailarekin jokatu.

Bigarren zatia parekatua hasi zen, bi ateetan aukerak sortuz eta bi atezainen lan ona azpimarratuz, baina 28. minutuan partida erabakita geratu zen; bisitarientzat zoritxarreko minutua izan zen, minutu bakarrean 3 gol jasan behar baizituzten. Hirutik bi Aierbek sartu zituen, bi hauekin arratsaldeko golegilea bilakatuz, guztira lau sartu baizituen.Markagailua 8-0ra igo zen eta oraindik 12 minutuko partida geratzen zen. Bizkaitarrentzat oso luze joan ziren 12 minutuak izan ziren.

Arrak partida bikaina jolastu zuen. 31 eta 35 minutuetan gol bana sartu zituen, eta bi minutu beranduago, bisitariek ohorezko gola sartu zuten, Mounirrek egindako kontraeraso batean. Jokalari honen abiadura eta baloiaren erabilera azpimarratzekoak izan ziren.

Gorako jokalariei, hala ere, denbora gutxi iraun zien pozak, izan ere, jarraian Colasek 11-1 egin zuen, bere kontuan bigarrena, eta minutu bat eskas falta zela, Aitorrek, 12-1, azken emaitzarekin itxi zuen markagailua. Etxeko taldearen poza eta gure gazteak egindako esfortzua eta joko ona eskertuz, harmailetatik eskainitako omenaldi beroa etorri zen gero. Poza hori aste guztian zehar kudeatu beharko dugu, Zierbenara bidaiatzeko datorren asteburuan.

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

 

LAUBURU MAHALA: Odei, Zuri (2), Aitor (1), Josu (1), Arra (2). Liher, Aierbe (4), Alex, Malkorra, Huici eta Colas-ek ere, (2) jolastu zuten.

GORA BILBAO: Ander, Alvaro, Asier, Mounir (1), Unai Gonzalez. Eder, Unai Garcia , Arkaitz, Unai La cruz, Brian, Ibon eta Anderrek ere, jolastu zuten.

 

GOLAK

1-0 MIN 3 Zuri 

2-0 MIN 4 Josu

3-0 MIN 6 Aierbe  

4-0 MIN 7 Zuri

5-0 MIN 20 Aierbe

6-0 MIN 28 Colas

7-0 MIN 28 Aierbe

8-0 MIN 28 Aierbe

9-0 MIN 31 Arra

10-0 MIN 35 Arra

10-1 MIN 37 Mounir

11-1 MIN 37 Colas

12-1 MIN 40 Aitor

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!