Garesti ordaindu du Lauburuk txapeldunaren pistan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 2a, 22:04
Zapore gazi-gozoarekin itzuli dira gure mutilak Bizkaiatik. Taldeak aurrez aurre jokatu zuen, askoren esanetan, kategoriako aurkaririk indartsuena denarekin; markagailuan aurreratzea lortu eta defentsan lan bikaina egin bazuten ere, bigarren zatiaren hasieran, aurkariak une zehatzetan asmatu izanak emaitza irauli zuen, eta gureak ezin izan zioten buelta eman.

Partidaren hasieran, etxeko taldeak kantxa guztian zehar presioa sartzen igaro zuen, eta piparreroak, aldiz, pista erdian defentsa indartzen. Lehendabiziko zati guztian, orokorrean, aurkariaren erasoak geratzeko bi taldeak izan zuten gaitasuna geratu zen agerian; gol-aukera guztiak aurkariaren zelaian ostutako baloien bidez izan ziren. Gauzak horrela, lehendabiziko zatian ez zen arrisku handiko egoera askorik sortu, bi atezainak, aukera gutxi hauek baztertzen abilak izan zirelarik. Piparreroen aldean, eta liga honetan debuta eginez, Endika izan zen lehendabiziko zatian atezain; lan bikaina egin zuen, baloia jokoan jartzeko momentuan eta aurkariaren defentsa aurreratua irakurtzean bereziki.

Egoera beretsuan biak, moratuak oso lehiakor eta bisitarien tantoa iritsi zen. Andoni Carlosenak, egin zuen, bandan, bere parekoaz libratu eta jaurtiketa bortitz eta zuzen baten bidez. 0-1ekoarekin poza barreiatu zen gure mutilen artean; partidara hiru puntuak lortzeko asmo garbiarekin iritsi zirela garbi erakutsi zuten. Ez zen askoz gehiago gertatu lehendabiziko zati honetan eta ibartarrak aldageletara abiatu ziren, egindako esfortzuak merezi zuela eta emaitzak ikusten ari zirenaren sentsazioarekin.

Bigarren zatiaren hasieran, etxeko taldeak erasoen maila handitu zuen; Josebak zaindutako atera erraz iristen ziren eta honek, maiz atera behar izan zuen, lan ona eginez. Zoritxarrez, berdinketa oso azkar etorri zen, hirugarren minutuan. Hegaletik, gurutzatutako jaurtiketa bat ekiditeko asmoz, Xabik, nahi gabe, bere atean sartu zuen; banakoa zen eta sentsazioa hauxe: arraunean asko egin behar eta pozerako denbora gutxi.

Lauburu buelta ematen saiatu zen, baloiak osten, aurkariaren atean eraso egin asmoz. Halabaina, Christian Blancok ezarri zuen 2-1ekoa markagailuan; jokaldia ederki amaitu zuen, baloia eskuadra berean jarriz eta area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Minutu hauek izan ziren etxeko taldearen unerik onenak, bere jokoa, erasoan, lasai garatu ahal izan zuelako hainbat arrisku egoera sortuz. Ikusita, galipoen kuadroak ordura arte nola amaitu dituzten partida guztiak, Lauburuk egin ahalak egin zituen, bi bider saiatuz partidari alde egiten ez uzteko.

Azken minutuetan, oraindik, dena erabakitzeke zegoen, meritu handiz egindako esfortzuagatik eta Josebak hainbat jokalditan egindako lan onagatik, bereziki. Hiru minutu falta zirela Mikelek atezain-jokalaria atera zuen pistara, baina zoritxarrez, lehendabiziko erasoan, okerreko pase bat egin eta baloia galdu zuten; etxeko taldeak tartea ongi aprobetxatuz, eta Ikerren bidez, 3-1ekoa egin zuen. Kolpe honek ere ez zuen gure mutilen etsipena lortu, aurkariaren atearen bila jarraitu zuten bost lauentzako jokaldiarekin. Piparreroek ongi landutako hainbat zirkulazioren ondorioz, bi aukera garbi izan zituzten, baina zoritxarrez, ez ziren golean amaitu, eta 35 segundo falta zirela David Barberok, bisitarien beste galera bat aprobetxatuz, 4-1, azken emaitza izango zena finkatu zuen markagailuan.

Laburpenak, beraz, ibartarren aldetik, borrokatutako partida bat eskaintzen du, ohorez eta adoretsu; bere neurrian baloratua izan behar duen esfortzua. Zierbena bezalako eskuadra baten aurka lehiatzeak, gure mutilentzat bizigarri bat gehiago izan behar du; datorren astean ilusioz hasiko dira ligako hurrengo talka prestatzen. Gure buruari gogor egitea gure izaeran sartzen da; Hurrengo larunbatean Segorbe etorriko da Ibarrara, asko indartu den kluba da eta etxeko talde gisa gure indarra erakusteko ardura polita izango dugu. GOAZEN LAUBURU!!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

 

ZIERBENA C.D.F.: Edu, Abel, Efren, Iker (1) y Christian Blanco (1). David Barbero (1), Jose Ramón, David Ruiz, Christian Martos, Michael eta Christian Iglesiasek ere, jolastu zuten.

 

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Andoni Carlosena (1), Andoni Zumeta, Aitzol y Nourdine. Xabi (-1), Andoni Agirrezabala, Beñat, Agus, Garmen eta Josebak ere, jolastu zuten.

 

TXARTEL HORIAK: Efren (ZIERBENA C.D.F.) Andoni Carlosena eta Andoni Agirrezabala (LAUBURU K.E. IBARRA).

 

GOLAK

0-1 MIN 18 Andoni Carlosena

1-1 MIN 23 Xabi (P.P)

2-1 MIN 25 Christian Blanco  

3-1 MIN 37 Iker

4-1 MIN 40 David Barbero

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!