24 urte egin berri dituen jokalari “beteranoa”, Irurtzungoa izatez, Lauburura dator hilabete zailak igaro ondoren, bai kirol arloan eta baita arlo sozialean ere. 2015eko udan, Xotarekin, Lehenengo Mailan debutatu ondoren, protagonismo handiago baten bila, maletak egin eta Zamoran, Bigarren Mailan, hasi zen jokatzen. Javi beraren esanetan, kirol arloan garai arrakastatsua izan zen, minutuak eta golak pilatuz joan zena, baina kirolarekin zerikusik ez duten gaietan oso garai zaila; Lantaldeari ordaintzetik utzi ondoren, 2015eko abenduan klubak desagertzeko erabakia hartu zuen.
Beste taldeetan jolasteko eskaintzak segituan iritsi zitzaizkion, eta Errumaniako Lehendabiziko Mailan dagoen KSE Targu Secuiesc taldeak egindakoa onartzea erabaki zuen. Bertan, Igor Etxarri eta Andoni Carlosena, bere lankide ohiak, jokatzen zuten; Carlosenak ere Lauburun jokatzen du gaur egun. Errumanian igarotako hilabeteak ikasteko balio izan diete hiru gazte hauei; kirol mailan arrakasta izan zuten, Play Offs-etara iritsiz, baina beste aldetik, taldearen ezegonkortasuna eta lantaldeari ordaintzetik uztea jasan behar izan zituzten. Honek, denboraldi amaieran, hiru gazteen irteera eragin zuen.
Jo luzea duen jokalari ezkerra, atea ikusteko erraztasuna duena; ezagutzen dutenak bere giza-kalitatea azpimarratzen dute, bere lehiakortasunarekin batera. Ezaugarri guzti hauek, hazten doan lantaldea osatzeko balioko dute eta Javik ekarpen handia egingo du; Lehenengo Maila Nazionala probatu duen jokalari bat da, azken finean.
Klub xume honetatik, azken hilabete hauetan gozatu ez duen egonkortasuna ematea espero dugu, bai kirol mailan eta baita arlo sozialean ere. Ibarrako gorputz teknikoa eta lantalde osoa Javik egingo duen ekarpen mailarekin ilusioz gainezka dago, bere kirol eta giza-kalitatea jakina baita.
ONGI ETORRI IBARRARA JAVI SALDISE!!!!!!!!!! GOAZEN LAUBURU!!!!!!!!!!