Lauburu K.E. Zierbenara doa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urriaren 1a

Gaur, larunbata, 18:00etan Lauburu K.E., Zierbena, kategoriako izarretako baten aurrean jarriko da. Galipoek, jokatutako bi partidetatik biak irabazi dituzte, Segorbe F.S. taldearen aurka 6-1ekoarekin, azken jardunaldian eta Tafatrans F.S. taldearen aurka 0-4 lehendabizikoan. Emaitza hauek erakusten dute talde bizkaitarrak duen gaitasuna eta irabazteko grina.

Zierbenak, astean zehar, Errege San Juan F.S. Iruñeko taldeari 6-0 irabazi dio; garaipen honek ohorezko mailara sartzeko aukerak irekitzen dizkie bizkaitarrei. Konpetizioaren hasiera-hasieratik zaila jartzen ari da talde hau eta nafarrek ezin izan zuten ezer askorik egin hauen aurka.

Ligako irabazle izan da hiru alditan eta ez bada mailaz igo, kategoriak dituen behar ekonomikoei aurre egiteko zailtasunak dituztelako izan da. Honek bere gaitasuna erakusten du. Oso talde ona da eta konfiantza handia du; Mikel Diestroren mutilak oso kontzentratuta atera beharko dute eta dena eman beharko dute, etxera zerbait ona ekarri nahi badute. Mikel Diestro, espainiar selekzioaren staff teknikoan egon ostean, Kolonbiako Mundialetik bueltan da jada.

Moratuek, denboraldia Pinseque F.S. taldearen aurka jokatutako partida on batekin eta Tafatrans-en kontra lortutako garaipen sendoarekin hasi dute. Lauburuk, joko ona berretsi zuen bigarren partida honetan, bigarren zatian gazteek erakustaldi bikaina eskaini zutelarik. Taularen toki onenean kokatu eta sailkapenean goiko aldean geratzea helburu izanik, seriotasun, gogo eta kontzentrazioz osaturiko gida-lerro hori mantentzea komenigarria litzateke taldearentzat.

Beste alde batetik, publikoki eskertu nahi dugu, klubaren partaide guztien aldetik, Alfredo Hualdek egindako lan bikaina, Ibarran egon den denboran. Misterraren hutsunea betetzen ibili da, baina bere izaeragatik zein Areto Futbolaz dakien guztiagatik izan duen harrera ona aipatzekoa da

Irteera zaila, beraz, asteburu honetakoa. Beste behin ere, piparreroen taldea neurtzeko balioko du.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!