Lauburu Mahalak Gora Bilbao jasoko du Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko irailaren 29a

Larunbatean 18:30ean, LAUBURU MAHALAk Belabietan debutatuko du Gora Bilbao talde bizkaitarraren aurrean, bi jardunaldi egin ostean, txapelketan nagusi dena. Bana garaipen lortu duten bi talde dira, ligako bigarren jardunaldi honetan.

Piparrero gazteak, pasa den astean C.D. Valle del Ebro taldeari, Errioxan, 1-7 irabazi ondoren moralki indartsu datoz, baina ezin dute gehiegi fidatu, lehen aipatu bezala, bizkaitarrak, lehendabiziko bi jardunaldietan bi garaipen eginda baitatoz eta txapelketan liderrak dira.

Jubenilen Ohorezko Mailaren partida aurretik, 16:30ean kadeteek lagunarteko bat jolastuko dute Xota talde nafarren indartsuaren kontra. Honela, prestakuntzarekin jarraituko dute, geroz eta hurbilago dagoen lehiaketari begira.

Larunbata honetan, beraz, aukera bikaina izango da Belabietara hurbildu eta gure kanterako bi taldeen jokoaz gozatzeko.

Kartelera:

2B Nazionala: Zierbena F.S. - Lauburu K.E. Ibarra F.S. Larunbatean 18:00etan Zierbenako Udal Kiroldegian.

1go Territoriala: Mondrate F.S. - Lauburu K.E. Ibarra F.S. Larunbatean 18:00etan Arrasateko Musakola kiroldegian.

Kadeteak: Lauburu K.E. - Xota F.S. Larunbatean 16:30ean Ibarrako Belabieta kiroldegian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!