Lauburu Mahala eta Valle del Ebro aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko irailaren 23a

Larunbatean izango du debuta Jubenilen Ohorezko Mailak, Logroñoko (Errioxa) Fuenmayor hiriko CD Valle del Ebro taldearen aurka jokatuko duen partidan. Gonzalo Berceo kiroldegian izango da partida, 18:30etik aurrera.

Taldea eta afizioa eramango dituen autobusa Belabieta kiroldegitik aterako da 15:00etan.

Errioxarrak, Zierbenaren aurka 6-4 galdu zuten lehendabiziko partida baina maila ona eman zuten beren debutan.

Beste aldetik, gure gazteek, aurre denboraldi bikaina egin eta aurreko larunbatean filialaren aurka irabazitako partidaren ondoren, sentsazio onekin joango dira. Piparreroen entrenatzaileak ligaren hasieran honela zioen: “talde bezala era ordenatuan jolastetik urrun gaude oraindik, baina normala da, denbora gutxi daramagu elkarrekin, lantaldean aurpegi berri asko dago. Hala ere, harrituta nago gazte hauek erakusten duten ilusio eta konpromisoarekin, liga hasieran izaten diren ohiko gabeziak konpentsatzeko beharrezko osagaiak”.

Aurreko denboraldietan bezala, oraingo honetan ere, irteera guztiak autobusez egingo direnez, afizionatuek taldeari laguntzeko aukera izango dute. Lehentasuna klubeko bazkideak izango dute baina plazak betetzeko bazkidea ez dena ere joan daiteke.

Beste denboraldi bat liga hasiera honetan eta ez dugu gure babeslea ahaztu nahi, Mahala Baserriko Produktuak; bere laguntzarik gabe, 12.000 eurotik gorako aurrekontuarekin anbizio handiko kantera proiektu honek bide motza izango luke. Beraz, gure klubeko ekintzetan bere partehartzea eta babesa eskertzen dugu.

Beheko kategorien ordutegiak:

C.D. Valle del Ebro – Lauburu K.E. Ibarra Mahala, larunbatean 18:30ean (Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian)

Seniorren 1go territoriala:

Lauburu K.E. Ibarra – Egarri Taberna 20:45ean (Ibarrako Belabieta kiroldegia)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!