Lauburuk Pinseque estu hartu zuen, ate aurreko eraginkortasunean erabakitako partidan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko ira. 19a, 08:33

Futsaleko partida bikainaz gozatzeko aukera izan zen atzokoan, Pinseque-ko Udal pabilioian. Bi taldeak eraginkorrak izan ziren jokoan eta erasoek, defentsa gain hartuz, bi atezainen lan onari bide eman zien.

Lauburuk, adoretsu, lantaldera etorritako berrien errotazioarekin gozatuz. Erasozko joko arin batekin hasi zuen partida, aurkariaren defentsara burutsu zuzenduta. Honela, lehendabiziko minutuetan ibartar taldeak hainbat gol-aukera sortu zituen, baina Guillermok, atezain aurkariak, lan bikaina egin zuen. Talde bisitaria kantxan ongi egokituta zegoen momentuan iritsi zen 1-0ekoa, Cristianek zuzendutako eta amaitutako bakarkako jokaldi bikain baten bidez.

Tanto hau kolpe galanta izan zen gure mutilentzat eta errekuperatzerako minutu batzuk pasa behar izan zuten. Une horretan nabarmendu zen Joseba Balerdi, markagailua alda zezaketen ekintza batzuk burutuz. Pixkanaka, taldea berrosatzen joan zen eta lehendabiziko zatia, aurkariaren area une oro zapalduz gol-aukera batzuk sortzea lortu zutelarik amaitu zen. Beraz, atsedenaldia 1-0ekoarekin iritsi zen, eta Lauburuk zeozer gehiago merezi behar zuen sentsazioarekin.

Bigarren zatia dinamika berarekin hasi zen; Lauburu joko arin batekin jokatzen, gol-aukera batzuk sortuz. Pinseque aldiz, bere bakarkako kalitateaz baliatzen zen bisitarien defentsa estu hartzeko eta berdinketa gertu zegoela uste zenean, Cristianek gauzatu zuen 2-0eko emaitza iritsi zen ibartarren arean izandako jokaldi korapilatsu baten bidez. Bigarren kolpe hau barneratzeko denborarik izan gabe hirugarren gola etorri zen. Trantsizio azkar batean, bi aragoiar jokalari Josebaren aurrean abantailarekin kokatu ziren; hau gainditu ostean, Aitzol agertu zen, gol-lerro berberean, gola ekiditeko asmoz baina zoritxarrez, Beny-k baloia barrua sartu eta elektronikoak 3-0ekoa markatu zuen.

Hogeita seigarren minutua zen eta partida aldapa gora zihoan ibartar taldearentzat. Hala ere, behera etorri beharrean, bien arteko aldea txikitzeko egin ahalak egin zituzten eta borrokan jarraitu zuten. Saria Andonirekin iritsi zen, bertako arean izandako hainbat alderatzeetan izandako jokaldi bat errematatu zuenean. Hogeita zortzigarren minutua zen eta itxaropena berriro piztu zen ibartarren tropan.  Itxaropena tanto berri batek berretsi zuen, Ioritzen jokaldi bikain eta burutsu bat amaitzean etorritakoa, non baloia Guillermo atezainaren gainetik bota zuen. Bederatzi minutu faltan, partida erabaki gabe zegoen.

Ondoren, aurrez aurrekoa beste fase batetan sartu zen: aukerak bi areatan sortzen zireneko fase batean. Garbienak Pinseque-renak izan ziren eta Josebaren figura, meritu handiko beste bi interbentzioetan agertzea eragin zuen.

Lau minutu falta zirela, Lauburuk atezain-jokalariaren aldeko apustua egin zuen eta nahiko arin jokatu zuten. Hala ere, sortutako aukerak amaitu gabe geratzen ziren eta minutu baten faltan, Lauburuk oker egindako pase baten ondorioz, Unai Garciak bide garbia ikusi eta baloia bere areatik botata bisitarien ateetan sartzea lortu zuen.

Partida bisitarien aldeko bi gol-aukera garbiak izan ondoren amaitu zuen baina topaketa osoan gertatutakoaren antzera, Guillermorekin topo egin zuten biak. Honelako kantxa batean, oker egindakoak ordaindu egin behar izaten dira, hutsegite guztiak zigortzen dituen kalitatea baitu etxeko taldeak. Hala eta guztiz ere, hazitzen doan talde batek eginiko esfortzuari behar den bezalako balioa ematea merezi du, ez dago zalantzarik: joko eta lan maila honekin, ibartarrek egindako apustu adoretsuak emaitzekin saritua izango da.

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!