Lauburuko gorputz teknikoan doikuntzak egingo dira maila guztietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko ira. 5a, 09:54

Oporrak amaitu orduko, klubaren beheko kategoriak denboraldi berria prestatzen hasiak dira jada. Hilaren 29an, LAUBURU-MAHALA, jubenilen ohorezko maila hasi zen lanean Juanan Rodriguezen esanetara, zeinak, Txubel ordezkatuko du aulkian. Txubelek, klubaren lehendakari izaten jarraitzeaz gain, tekniko bezala Areto Futbol nazionalaren oinarrian erregina den kategorian lan bikaina egin ondoren, lehenengo territorialen jokatzen duen filial seniorraren ardura hartuko du. Beste jarduerekin bateragarria izan dadin, bere kategoria fetitxean (ligako bi titulu lortu eta espainiar txapelketan hainbatean jokatu duen kategorian) atsedena hartuko du.

Juanan berriz, aulkietan orokorrean, eta Ibarran bereziki, oso ezaguna da. Ibartar teknikoa kluba hazi eta jokalari berriak prestatzen ahaleginduko da, etorkizunean hauetako batzuk lehenengo taldean giltzarri izan daitezen, Lauburuko historian askotan gertatu ohi den moduan.

Kanterako lana beti izan da kontuan hartzeko gauza bat eta klubaren obsesioetako bat ere bai. Klubaren oinarriko bandera-ontzia zuzentzeko Lauburuk egindako proposamena hiru teknikoek baztertu ostean, Euskadi absolutuaren selekzioa zuzentzen duen teknikoa izan da aldaketa hauek aurrera emateko aukeratua izan dena.

Kirol zuzendariak halaxe zioen: “ ez da berri ona taldea neuk hartu behar izatea, eta ez da jubenilak entrenatzea atsegin ez dudalako, ez da gutxiago ere, erabaki honek klubaren barruko neure lanean era negatiboan eragingo duelako baizik, hau da, kudeaketari zein kirol zuzendaritzari denbora garrantzitsua kenduko diolako. Hala ere, gure esku zegoen guztia egin dugu horrela ez izateko baina Gipuzkoan tituludun entrenatzaileen merkatua oso txikia da eta hori, epe ertainean arazo larria bilakatu daiteke; proposamena jaso duten inork ez du Txubelen lekukoa jaso nahi izan”.

Aldi berean, klubeko teknikoen azpiegituran beste doikuntza batzuk egin beharra eragin du egoera honek, besteak beste, Mikel Diestro, gizonezkoen espainiar selekziotik deitua izan da Kolonbian ospatuko den mundialean hilabetez aritzeko. Uka ezineko aukera bat da, baina aldi berean, klubaren oniritziarekin emakumezkoen espainiar selekzioarekin lotuta duen egutegiari gehitu zaion beste eragozpen bat. Egoera hau, orain arte, Juananekin konpontzen zen, bigarren entrenatzaile gisa arituz, baina federatu mailan ezinezkoa da eta Alfredo Hualdek etorri behar izan du; Teknikari nafarrak, aurreko denboraldia arte, Bigarren B mailako C.D. Xota taldearen filiala zuzendu duenak, Mikelen falta beteko du kanpoan izango den bi epealditan. Konfiantza eta bermea eskaintzen duen entrenatzailea da, izan ere, biak batera egon ziren talde nafarrean bi denboraldietan eta metodologia zein joko eredua partekatzen dituzte.

Azken finean, etengabeko doikuntzak egin behar dira azpiegitura teknikoan klubaren formakuntza mailarik onena babesteko, eta, ahal den neurrian, gure kirolari guztiei formakuntzarik onena eskaini ahal izateko. Direktiba batzordeak Alfredori eskerrak eman nahi dizkio denboraldi honetan egingo duen esfortzu pertsonalarengatik, izan ere, arnasa hartu eta beste gai pertsonalak kudeatu ahal izateko, denboraldi honetan entrenatzeari uzteko erabakia hartua baitzuen.

Azkenik, gogorarazi, bazkide egiteko kanpaina aurrera doala, web orriaren bidez zein klubaren bulegoetan egin daiteke inskripzioa. Aurten bazkide guztiak, ohiko abantailez gain, %10eko deskontua izango dute Aldaz hortz-klinikan. Zurekin kontatzen dugu!!!!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!